Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txistularien eta inauterien inguruko lanak Soinuberri aldizkari berrian

Dokumentuaren akzioak

Txistularien eta inauterien inguruko lanak Soinuberri aldizkari berrian

2018/10/11 09:45
Txistularien eta inauterien inguruko lanak Soinuberri aldizkari berrian

Ministrils-ak bakanalean. Irudia: Soinuberri HMB 11 aldizkaritik jasota

Txistularien eta inauterien inguruko jardunaldietan aurkeztutako lanak jaso dituzte Soinuberri Herri Musika Bilduma aldizkari berrianSareratutako aldizkari berrian Herri Musikaren Txokoak 2009an eta 2010ean Oiartzunen antolatutako jardunaldietako edukiak jaso dira, baita Aragoiko folklorean oso jantzia dagoen Carolina Ibor ikerlariaren “Las canciones de San Fabián en Tardienta. La fiesta, los cofrades y algunas relaciones de parentesco” lana ere. 

Soinuberri aldizkaria azala
Soinuberri HMB 11 aldizkariaren azala.

Herri Kultura eta Kultur Ondarearen ikastun eta adituek sarean ikerlarien lanak ikusi eta entzuteko, edo norberak sortutakoak argitaratzeko, aldizkari berria da Soiuberri. Herri Musikaren Txokoaren webgunean dago eskuragarriHerri Musika Bilduma (HMB) aldizkariaren jarraipena da, baina izena eta euskarria aldatu diote. Urte batzuetako etenaren ondoren, lan taldea osatu dute eta berriro ekin diote lanari, oraingoan ordea, paperean beharrean online argitaratzen hasi dira. Izena aldatuagatik, aurreko hamar aleen segida denez, hamaikagarren zenbakia eman diote aldizkari berriari.

Herri Musikaren Txokoak urtero Oiartzunen antolatutako Jardunaldietako ekarpenak jasoko ditu aldizkariak. Musikaz eta kantuez gain, aldizkarian lekua izango dute beste hainbat adierazpenek ere: dantza, joko eta jolasa, kontakizunak, ahozko literatura, sinesmenak, etxea eta auzoa, edota bizitzaren zikloa.

Korpus prozesioa
Korpus prozesioa. Mitja cobla erraldoiekin. Irudia: Soinuberri HMB 11 aldizkaritik jasota

Herri Musikaren 8. jardunaldiak (2009)

Herri Musikaren 8. Jardunaldiak, “Erakundeetako danbolintero ofiziala” izenez, 2009ko azaroaren 28an eta 29an izan ziren. Besteak beste, jardunaldietan aurkeztu ziren ponentzietako ekarpenak jaso dira aldizkarian; Carmen Rodríguezen, “El anacronismo como rasgo dinámico del txistulari contemporáneo”, Xavier Orriols-ek aurkeztu zuen “Flabiol y tambor y repo-sición de los ministriles” eta Mikel Aranburuk eskainitako “La municipalización del txistulari: proceso y resultado”.

Herri Musikaren 9. jardunaldiak (2010)

2010eko azaroaren 27an eta 28an, Jardunaldiek aztergai izan zuten gaia Inauteriak izan ziren, “Inauterien Joan-Etorria. Emanaldi-prozesuak eta formulak”. Gai hori landu izan duten hainbat ikerlari egon ziren Jardunaldietan eta horien lanak bildu dira aldizkarian. Emilio Xabier Dueñas ahalegintzen da Inauterien orokortasuna azaltzen: “El Carnaval (re)convertido en Carnaval”. Kepa Fernandez de Larrinoak, berriz, Zuberoako Maskaradak ditu hizpide: “La regeneración de la vida en las formas de expresión poética del carnaval suletino”. Aditu horien azalpenez gain, gerra zibilaren aurreko festen testigantzak eta inauteri berrien ereduak ere topa ditzakegu aldizkarian.

Errioxako inauterietako pertsonaiak
Errioxako inauterietako pertsonaiak. Argazkia: Ernesto Dominguez. Soinuberri HMB 11 aldizkaritik jasota

Carolina Ibor-en ikerlana

Carolina Ibor ikerlariak egindako lana argitaratu dute lehenbiziko zenbaki honetan: “Las canciones de San Fabián en Tardienta. La fiesta, los cofrades y algunas relaciones de parentesco”. Lan horren bitartez, Huesca-ko Tardienta herrian urtarrilaren 20an ospatzen den festan murgiltzen gaitu Carolinak: bertako kantak, musika eta musika-tresnak, gastronomia, emakumezkoen nahiz gizonezkoen eginkizunak festan, kofradia, eta ahaidetasun-harremanak. Ikuspegi historikotik, musikaletik eta gau egungotik begiratuta.

Aldizkaria: Soinuberri HMB 11 (pdf)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.