Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Hitzorduak jaialdia martxan da Biarritzen

Dokumentuaren akzioak

Euskal Hitzorduak jaialdia martxan da Biarritzen

2018/11/05 11:30
Euskal Hitzorduak jaialdia martxan da Biarritzen

Bilaka, Saio Zero. Irudiak: Bilaka Zentroa

Kukai, Bilaka, Aukeran, Pier Pol Bertzaitz, Maritzuli, So.k eta Kautere balet-en ikuskizunak izango dira aste honetan Biarritzen. Pasa den asteburutik, datorrenera bitartean, dantza ikuskizunak, hitzaldiak eta erakusketak ikusgai dira Biarritzen, Euskal Hitzorduak jaialdiaren baitan. Iparraldeko zein Hegoaldeko dantza konpainien arteko topaketak bultzatzea du helburu dantza jaialdiak. Malandain Ballet Biarritzek eta Euskal Kultur Erakundeak elkarlanean antolaturiko eta Euskal Hirigune Elkargoak zein Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako jaialdiak askotariko euskal sorkuntzen hainbat forma erakutsi nahi ditu. Aipatutako konpainien dantza emanaldiez gain, "Ipar eta Hegoaldeko dantzariek nola elgar aberasten duten" mahaingurua, EKEko zuzendari Pantxoa Etxegoinek moderatuta eta Maritzuli konpainiak antolatutako euskal jantzien inguruko erakusketa izango dira. 

Egitaraua

Azaroak 5 astelehena
  • 20:30, Kasinoko Antzokian, Kukai dantza - Jon Maya Sein "Erritu".
Azaroak 7 asteazkena
  • 20:30, Kasinoko Antzokian, Bilaka - Mathieu Vivier "Saio Zero".
Azaroak 8 osteguna
  • 20:30, Kasinoko Antzokia, Aukeran - Edu Muruamendiaraz "Aukeran 20 urte".
Azaroak 9 ostirala
  • 21:00, Kasinoko Antzokian, Pier Pol Bertzaitz "Laida Pilota" (Biarritzeko Hiriak eta Biarritz Evénements-ek antolaturik).
Azaroak 10 larunbata
  • 11:00, Mediatekan (Biarritz), "Ipar eta Hegoaldeko dantzariek nola elgar aberasten duten" gaiaren inguruko mintzaldia, Euskal kultur erakundeko Pantxoa Etxegoin zuzendariak animaturik. Parte hartzaileak: Claude Iuretagoiena (Maritzuli), Nagore Martinez (Kukai), Zibel Amestoi (Bilaka), Pascale Lazkano (Zarena Zarelako), Adriana Pous (Dantzaz), Johane Etxebest (IDB).
Azaroak 11 igandea
  • 10:00-13:00, Biarritzeko karriketan ezpata-dantza, Maritzuli Konpainia.
  • 13:15, Plaza Berri-n, So.K "Topa.K".
  • 16:00, Plaza Berri-n, Johañe Etxebest "Kautere Balet".
* Azaroaren 2tik 9ra, 10:00-22:00, Kasinoko sartzean, Euskal jantziei buruzko erakusketa. Denboran zeharreko bidaia, Maritzuli Konpainiak utzi dituen berrogeita hamar inguru jantziren bitart

Konpainiak eta ikuskizunak


Kukai dantza - Jon Maya Sein "Erritu"

erritu

Izadia eta kolektibitatearen ikuspegitik biziaren egoera desberdinak pasaia indibidual eta kolektibo erritoen bitartez zeharkatzen dituen ezinbesteko bidaia da. Zentzumenen bidaia bat kantua, dantza etabizipenen bitartez, guzientzako ERRITU bat.


Bilaka - Mathieu Vivier "Saio Zero"
Bilaka
Zuzeneko dantza eta musika eta bideo muntadura uztartzen dituen Saio Zeroeuskal dantza tradizionalaren ikuspegi garaikide bat eskaintzen digun entsegu koreografikoa da. Tauladaren gainean, zazpi dantzari eta hiru musikari iraganetik etorri zaien dantza jarduera arakatzen dute. Barnatasunetan bidaia introspektiboa eskaintzen du Saio Zerok.

 

Aukeran - Edu Muruamendiaraz "Aukeran 20 urte"

Aukeran
Ainhoa Aierberen zuzendartitza teknikoaren pean, Aukeran Dantza Konpainiak 20. urtbetetzea ospatzen du, publikoa harrituko duen arte proposamen erritzailearekin. Edu Muruamendiaraz konpainiako koerografoaren sorkuntza ezagunenak eta kari horretara sortutako beste batzuen ikuspegi berri bat eskaintzen du Aukeran 20 urte-k. Edu Muruamendiarazek 1997an Donostia / San Sebastiánen sortu konpainiaren lan koreografikoak, dantza tradizionala eta garaikidea nahasten ditu.
 Pier Pol Bertzaitz "Laida Pilota"
Laida Pilota ikuskizuneko karteleko irudia.

Ba ote da kirolarik pilotak bezainbat jokamolde ezberdin duenik ? Askatasuna eta burujabetza bizitzaren ezinbesteko baldintzetarik premiatsuenak dauzkan herriaren baitan sortua izanki, nola onetsiko zuen jokamolde bakar baten lege zorrotz eta aldaezinen menpe gelditzea ? Herriko plaza bakoitzak luzaz ezagutu ditu -eta ezagutzen ere oraino- bere ohidura bereziak : lurzolak dituen berezitasunengatik edo berdin oztopo natural ala artifizial ezberdinengatik -hemen, arbola batzu badirelako eta han etxe pareta batengatik ala teilatu izkin batengatik- tokian tokiko usaia nagusi da. Hemen « falta » konda dena han « ona » gerta daiteke.

Ezpata-dantza, Maritzuli Konpainia
San Martin ezpata-dantza
San Martin ezpata-dantza, Biarritz, 2014-11-09. Argazkia: Iñaki Zugasti-Dantzan CC-BY-SA
Talde ibiltariaren dantza da Ezpata Dantza, itzela, protokolorako egokia, eta sustraiak XVII. mendean dituen generoa da. Askotan egutegiko festa ospakizunetan egiten bada ere, herrietako festa ekitaldietako une garrantzitsuei loturik ere agertzen da.

 

So.K "Topa.K"
Makurkeriaz beteriko ikuskizun honek euskal dantzen unibertsoa eta dantza klasikoarena perspektiban jarri nahi ditu, balizko topagunetan oinarrituta. Euskal dantzari eta dantzari klasikoak, bost musikariek.

Johañe Etxebest "Kautere Balet"
Kautere Balet
Zuberoako musikariz eta dantzariz osatutako talde batek eskainiko duen ikuskizuna. Pastoral, maskarada eta beren sorterriko kultura ondare aberatseko kode eta erreferentzietan oinarritua dago.

Informazioa: Euskal Hitzorduak #3 (pdf)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.