Orain arteko ekarpenak

Euskal dantza Argentinako Panpako ondare kultural immaterial izendatu dute

2026/04/16

Euskal dantza Argentinako Panpako ondare kultural immaterial izendatu dute
Panpan (Argentina) euskal dantza ondare kultural immaterial gisa aitortu dute, probintziako gobernuak aurkeztutako mapa interaktibo berri baten bidez. Euskal diasporak Argentinan utzitako kultur arrastoari, eta bereziki komunitatean bizirik dirauten dantza tradizioei babesa eman die izendapenak. E...

Gehiago irakurri

Argiaren itzala: Dantzaren memoria bizia San Telmon

2026/04/15

Argiaren itzala: Dantzaren memoria bizia San Telmon
Argia dantzari taldearen ibilbidea eta ekarpena ardatz dituen  "Argiaren itzala. San Telmo Museoa, dantza laborategia" erakusketa izango da Donostiako San Telmo museoan apirilaren 24tik ekainaren 21era. Erakusketa honek euskal dantzaren azken 60 urteetako bilakaera ulertzeko giltzarri diren tes...

Gehiago irakurri

Guilcher 12 Eskiula 1962-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika

2026/04/14

Irudi horiek Jean-Michel eta Hélène Guilcher-ek grabatu zituzten haien ikerketa lanak Ipar Euskal Herrian egin zituzten garaian, 1962 eta 1976 artean. Nahiz eta grabazioa kalitate txarrekoa den eta parte askotan pantaila txuria uzten duen, zenbait informazio atera daitezke ikusten dugunarekin. Hemen Zuberoan gaude, Eskiulan zehazki. Plazan eta herriko beste toki batzuetan bertako dantzariak dantzan ikusten dira. Bi talde berezi agertuko dira irudietan. Lehena dantzari helduek osatzen dute eta bestea dantzari gazteek. Hasieran, bost dantzari aitzindariz jantzita ikusi ditzakegu dantzan. Bi Txerrero, Kantiniersa bat, Zamaltzain bat eta Entseinaria daude hor. Azpimarratu behar da azken horrek Ikurriña daramala eskuan. Ez da Gathuzainik agertzen dantzari taldean. Inguruan, jarlekuak daude, baina bertan ez da Maskaraden parte diren beste pertsonaiarik ikusten. Ez dirudi inauteri ospakizunetan gaudenik hor, baizik eta herriko besta edo horrelako beste ospakizun baterako antolatutako dantza ikusgarria dugula pentsatu daiteke. 00:23 Agertzen den lehen dantza Gabota da. Dantzariak bi lerrotan hasiera batean eta lerro berean ondoren, koreografia ezagungarria dugu hor. Melodia ezagun horren hiru parteak argiki ikusten ditugu ere, nahiz eta irudiak itsuneak dituen. 01:25 Ondotik gazteen taldea Godalet dantza emaiten ikusi daiteke tarte motz batean. Irudian Txerrero bat, Gatuzain bat eta bi Kantiniersa agertzen dira. Nahiz eta berehala ez diren agertzen, ondorengo irudiak artoski begiratuz, ikusi dezakegu Zamaltzaina eta Entseinaria daudela gazteen taldearen osatzeko. Gazteek, Godalet dantza emaiten dute. Bi Kantiniersetarik bat dabil dantzan edalontzira hurbiltzeko puntua hemaiten, baso gaineko puntua egin aurretik. Besteak ohituraz egiten den moduan, zirkulu erdian daude eta horien erdian, basoa dago lurrean pausaturik. Kantiniersaren dantzaz aparte ez da besterik ikusten hor. Aitzindari helduak atzean dira, eserita, gazteei begira.  01:40 Helduen txanda orain eta haiek ere Godalet dantza emanen dute. Tradizioz egiten den moduko koregrafia dugu hor eta ez digu sorpresa handirik uzten. Entseinaria doa lehena, bi Txerreroak bata bestearen atzetik, Kantiniersa eta azkenik Zamaltzaina.  03:11 Dantza bururatzeko Zamaltzainaren puntua emaiten dute, Zaldikoak eta Kantiniersak. Protagonistak zeina egiten duen bitartean Kantiniersak entrexantak egiten ditu eta horrela bukatzen da dantza, asmatu dezakegun elkarrekiko azken puntu baten ondotik. 03:30 Bi belaunaldietako taldeak elkarturik, dantza-jauzi bat emaiten dute bertako zonbait dantzariek lagundurik, horiek eguneroko moduan jantzita. Jauzia Aitzina Pika edo Marianak da. Lehen partea jauzien urratsekin dantzatzen dute partaide guziek eta bigarren parte puntuekin, gutxienez aitzindari helduen kasuan. 04:24 Bukatzeko bi dantzari taldeak doaz, gazteak aurretik eta helduak haien atzetik Barrikada puntua dantzatuz ikusgarriari amaiera emaiteko. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpainia. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal  Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.     Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976  Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

Gehiago irakurri

Aberri Eguneko aurreskuaren soka

2026/04/02

Aurtengo Aberri Eguneko ekitaldi bateratua martxoaren 28an Lizarran egin da, eta EH Baterak ospatu duen ekitaldian gizarte eta politika eragileak aurreskuan dantzatu dira. Euskaldunok gure dantzekiko dugun iruditeria kolektiboaren ikur nagusietako bat da aurreskua. Besterik da ordea, ahotan hain sarri darabilkigun ohorezko erritual hau gorpuzterako garaian, zertan bihurtu den aurresku delako hori.  Izan ere, nekez uler daiteke eskuartean darabilkigun kultur ondarearen zati hau eskuen arteko kontakturik gabe. Hain zuzen ere eskuz esku osatutako esku-dantza da dantza bat aurreskua izan dadin ezinbesteko baldintza. Aurreskua, aurreko eskua, alegia. Dantzaren bidez batzen den komunitatea ordezkatzen duen soka gidatzeaz arduratzen dena da aurreskua. Hortaz, non dago bakarkako erakustaldi horren ohorea? Uste oker bat baino ez da. Aurreskuaren ohorea sokaren parte izatea dela ahaztera eraman gaituena. Bakarkako forma hori, indibidualismoaren ikur den sokarik gabeko aurresku hori, protokolo, omenaldi eta sari-emate guztietako ezinbesteko osagai bihurtu da.  Aurreskua dantzatzeko plazaratu den sokaren parte izatea, ezaugarri eta helburu partekatuak izan ditzakeen komunitate baten parte izatea ere bada. Aberri eguna bera ere izan da zenbait kasutan horren lekuko. 1932. urtean Bilbon ospatu zen lehen aberri egunean bertan, sokan dantzatu ziren buruzagi politiko abertzaleak. Zazpi urte beranduago, 1939ko apirilaren 9an, Donibane Lohizunen ospatu zen aberri egunean ere hala egin zuten. Kasu horretan baina, Francisco Franco jeneralak gerra zibila amaitutzat eman eta diktaduraren hasiera aldarrikatu berritan. Duintasunaren aurresku bezala ezagutzen dugu egun, gerra galdu berritan erbesteratutako Eusko Jaurlaritzako hainbat ordezkarik egun hartan ateratako soka. Irudiotan, Telesforo Monzon ageri zaigu aurreskulari, eta Jesus Maria Leizaola edota Jabier Gortazar dantzatu ziren besteak beste sokan. 2024az geroztik, Euskal Herria Batera plataformak deituriko Aberri Egunaren ospakizunetan, aurreskua sokan dantzatzeko ohitura berreskuratu da. Apirilaren 5ean, Pazko igande egunez, Lizarran ospatuko da aurtengoa. Eta eskuz esku, euskararen herria helburu, dantzaz emango da berriz ere ordezkari politikoen plaza hartzea. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Aberri Eguneko aurreskuaren soka, 2026-04-02.

Gehiago irakurri

Arrateko eredua: Komunitatearentzako dantzak

2026/04/01

Arrateko eredua: Komunitatearentzako dantzak
Eibarko Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzen esperientzia ekarri dute Oier Araolazak eta Ane Sarasketak Iruñean egindako dantza-erritu berrien atontzeari buruzko jardunaldietan . Azken hamarkadetan egin edo berritu diren dantzen atzean dauden prozesuak aztertu dituzte saioan. Komunitateaz, tr...

Gehiago irakurri

Zumatzeko maskaradak 2026: Agosti Etxart eta Xabi Prat

2026/03/30

Kauteren papera jokatzen ari dira Agosti Etxart eta Xabi Prat aurtengo maskaradetan; bata Pitxu da eta bestea Tirabuxu. Ez dakigu noiz ari diren egiatan eta noiz gezurretan; bihurri eta txantxazaleak dira, serio hartu baitute beren rola. Dantzan ez direla oso finak aitortu dute, baina ahaleginean dabiltza. Beren dantza, behintzat, kautera-dantza ederki plazaratzen dute. Pitxu godaletaren inguruan ere saiatzen da dantzan, abileziak erakusten edo barrabaskeriak egiten. Kauterak galdaragileak dira, maskaradetako beltzeriako kideak eta beren eginkizuna jaunaren lapikoa konpontzea da. Horrez gain, beren mingain zorrotzak dantzan jartzen dituzte, eta horrekin baita herritarrak ere; izan ere, herri bakoitzean urtean zehar gertaturiko kontuak plazaratzen dituzte umoretik eta kritikatik. Astean zehar herriko kontuen berri jaso eta kauteren testuak prestatzeko lana hartzen dute. Bi urtez aritu dira prestaketetan eta antzerki kontuetan Maika Etxekoparren laguntza izan dute. Etxartek Pagolako maskaradetan parte hartu zuen, familia hangoa baitu eta Pratek lehen aldia du aurtengoa; bizitzan behin bederen bizi beharreko esperientzia dela diote. Irudiak: Idoia Lahidalga, Amaiur Aristi. Zumatzeko maskaradak, Agosti Etxart eta Xabi Prat, Iruri, 2026-01-18.

Gehiago irakurri

Castagnetoko inauteria 2026

2026/03/26

Ttuntturro eta bolant-dantzariak eta darabilten musika eta aireak Luzaide eta Nafarroa Behereko bolantak gogorarazten badigute ere, inauteri hauek ez dira Euskal Herrikoak, Italiakoak baizik. Castagneto Italiako herriska da, Pavullo nel Frignano udelarriko parte dena, Modena probintzian kokatua. Bertako inauteria, Mascherata di Castagneto deritzona ospatzen ari dira martxoko asteburuetan. Ttuntturro luze eta koloretsuak, martxa erako doinu alaiak, bolant-dantzarien ohiko xingolak gorputzean... Europako inauteria ospakizun sistema zahar, aberatsa eta zabala dela erakusten digun beste adibide eder bat. Irudiak: Mirella Succi. Castagneto di Pavullo nel Frignano, 2026-03-07.

Gehiago irakurri

San Lorenzoko dantzak: tradiziotik sortutako ziklo berria

2026/03/25

San Lorenzoko dantzak: tradiziotik sortutako ziklo berria
Dantza berriak sortzerako orduan kontutan hartu beharreko hiru irizpide agertu ditu Mikel Larramendik: erabilgarritasuna, egokitzapena eta onarpena . Iruñeko San Lorenzoko dantzen sorrera eta testuingurua azaldu ditu Iruñean Duguna dantza taldeak antolatu duen  dantza-erritu berrien atontzeari b...

Gehiago irakurri

Kretako dantzen ikastaroa antolatu du Soinueneak Oiartzunen

2026/03/24

Kretako dantzen ikastaroa antolatu du Soinueneak Oiartzunen
Kretako (Grezia) dantzak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izango da apirilaren 18an Oiartzunen. Irakasle lanetan Iruñeko Ainara dantza taldeko kideak ariko dira; greziar dantzen ikasketan eta zabalkundean urte askotako eskarmentua duen taldea. Eta Kretako hiru musikari zuzenean ariko dira lagunt...

Gehiago irakurri

Karaktere dantzen inguruan arituko da Yves Guillard aditua Hiriburun

2026/03/16

Karaktere dantzen inguruan arituko da Yves Guillard aditua Hiriburun
Yves Guillard dantza-maisu eta antropologoaren hitzaldi eta dantza ikastaroa antolatu ditu Leinua taldeak martxoaren amaierarako Hiriburun, “Hiruak Dantzan” euskal tailer eta dantzaldi zikloaren barruan. Guillard-ek interes berezia erakutsi izan du Euskal Herriarekiko, eta bereziki Zuberoako dantze...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

2026/07/10

Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec [...]

Dantzan - Kepa Artetxe, Galdakaoko dantza-maisua hil da

2025/08/21

Kaixo lagun maiteak, bihotzaren erditik helarazten dauzkitzuegu gure dolumin kartsuenak zuei, eta famili guziari, Keparen gure artetik hegaldatzearekin. Agur ta erdi dantzari izarra eta euskaldun [...]

Dantzan - Iker Pou eta Ion Gurutz Lazkoz eskalatzaileek 'Euskal dantza' bidea ireki dute Taghian

2025/05/30

Eskalatzaileei galdetu diegu bideari "Euskal dantza" izena jartzearen arrazoia eta hona hemen Ion Gurutz Lazkozen erantzuna: "Kaixo gau on! Izen batzuk genituen baina ez ziren [...]

Dantzan - 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen

2025/02/10

Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu: Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta [...]

Dantzan - Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak 2025

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan [...]

Dantzan - Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere: https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan - Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan - Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, [...]

Dantzan - Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai! Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe [...]

Dantzan - Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako. Makilak zerezkoak diren, badago hor [...]