Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Uruguai eta Argentinako euskal dantzarien topaketa Paranan

2010/06/22

Urrundik euskal elkarteak antolatuta, euskal dantzen nazioarteko ekitaldi bat ospatu da Argentinan, Entre Rios probintziako hiriburuan ekainaren 5ean eta 6an. Uruguai eta Argentinako dantza talde bana elkartu dira bertan eta Euskal Herritik kanpo euskal dantzak lantzen dituzten bi taldek beren esperientziak, dantzak eta ilusioak konpartitu dituzte.

Gehiago irakurri

Dantza aste bat Arbonan

2010/06/22

Euskal Herritik kanpoko dantzazaleei zuzendua da bereziki, baina bertako dantzazaleek ere izan dezakete plazera aukera honetan. Aniez Perez-ek "Dantza aste bat Euskal Herrian" programa prestatu du datorren uztailarek 5etik 9ra Arbonan. Dantzak ikasi eta lantzeko egonaldi bat.

Gehiago irakurri

Dantza Abandoibarran: Lekuz Leku 2010 Bilbon

2010/06/17

Hiru egunetan, ekainak 24, 25 eta 26an, 19:00tik aurrera dantza eta jende ibiltaria aurkituko dira Abando Ibarran. Helburua: dantza garaikidearen hizkuntza aniztasuna publiko guztietara doan hurbiltzea, eta koreografia lana hiri guneetan sakontzea. Horretarako Lekuz Leku 6. Edizioan nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkezten ditu gune bakoitzekrako sorketa espezifikoekin.

Gehiago irakurri

Gure Dantzak 2010 Noainen

2010/06/17

Ardantzeta dantza taldeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Gure Dantzak jaialdia ospatuko da Noainen igandean, ekainaren 20ean. Adineko dantzarien eta dantzari-ohien taldeek parte hartzen dute Gure Dantzak jaialdian.

Gehiago irakurri

Euskal dantza balioan: euskal dantza ikasketen inguruko gogoeta

2010/06/16

Euskal dantza balioan izenburupean dantza ikasketen inguruko gogoeta jardunaldia antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak. Datorren ekainaren 21ean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean burutuko da eta saio irekia izango da, dantza tradizionalaren transmisioa intereseko gai duten guztientzat irekia.

Gehiago irakurri

Biarritzeko 20. Maitaldiaren egitaraua

2010/06/16

Datorren irailaren 10etik 19ra ospatuko da Biarritzen Maitaldia dantza jaialdiaren 20. ekitaldia. Hona hemen urteurreneko jaialdiak izango duen egitarau osoa.

Gehiago irakurri

Zazpi Jauziak EITBren bideosorkuntza lehiaketan

2010/06/15

EITBk antolatu ohi duen bideosorkuntza lehiaketan parte hartzen ari dira Agoizko dantzariak. Dantzarientzako animazioak sortzeko sistema garatzen ari dira eta oraingo honetan zazpi jauziaken inguruko bideoa aurkeztu dute.

Gehiago irakurri

Gau zuria: dantza garaikidea museoan

2010/06/11

Bilboko Arte Ederretako museoan Gau zuria ospatuko da ekainak 19an, larunbatean. Bilbao 700 Fundazioak antolatutako ekitaldi honetan artea eta kultura hiriko bazterretara zabaltzeko ahalegina egiten da larunbat gauean. Dantza garaikideak hartuko ditu Arte ederratako museoaren espazioak La Fundicion-en laguntzarekin egindako dantza programazio baten bidez:

Gehiago irakurri

Godaleta eta surfa: modernist basque surfing

2010/06/10

Artistaren begiradak badu gaitasuna bi jarduera guztiz desberdin elkarren ondoan jarri, eta ikuspegi berriak sortzeko. Iker Treviño eta Xabier Zirikiain sortzaileek bideo-sormen lan bat aurkeztuko dute bihar, ekainak 11an: Modernist basque surfin. Godalet-dantza eta surfa elkartzen dituen lan originala. Hona aurrerapena:

Gehiago irakurri

Flandes-eko dantzak Dantz'Hadi jaialdiaren 13. ekinaldian

2010/06/09

Ahetzen ospatuko da Dantz'Hadi jaialdia datorren uztailaren 9an. Flandes-eko Shillelagh taldea izango da bertan eta beren inguruko zein beste eskualdetako dantzak ikasi eta dantzatzeko aukera izango da.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Iker Pou eta Ion Gurutz Lazkoz eskalatzaileek 'Euskal dantza' bidea ireki dute Taghian

2025/05/30

Eskalatzaileei galdetu diegu bideari "Euskal dantza" izena jartzearen arrazoia eta hona hemen Ion Gurutz Lazkozen erantzuna:

"Kaixo gau on! Izen batzuk genituen baina ez ziren oso aproposak. Irekitako bideak aseguru finko gutxi ditu eta luze gehienetan ezker-eskubi eskalatu behar da, alde batetik bestera... dantza egingo bagenu bezala. Eta izen hori okurritu zitzaigun, paretan dantzan, EUSKAL DANTZA bat dantzatzen arituko bagina bezala. Izen hori ipintzea erabaki genuen Ikerrek eta nik kar-kar".

Dantzan on 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen

2025/02/10

Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu:

Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta 1974 bitartean egindako lana gabe eta Juan Antonio Urbeltzen lanik gabe, aurrekoaren eta bere lan propioan oinarrituta Argia taldearekin lehen aldiz ausartu baitzen berregiten Lapurdiko inauteriaren segizioa 70eko hamarkada hasieran. Eta Donibane Lohizuneri dagokionez, bereziki Begiraleak-eko presidente izandako Pierrot Gil ene aitaginarrebaren lan erraldoiari esker, bere adiskide Beti Betelu dantza-maisua mugiarazi zuena 1969an hark zuen dantzen ondarearen zabalkundea sustatuz. Pierroti zor diogu mutikoaren jantziaren eta pertsonaiaen ideia 1845eko Kanboko kaskaroten grabatuan inspiratua, omendu behar ditugun taldeko jostunen esku magiko guztiekin berregin zena. Azkenik, 1985ean, taldearen 50. urteurrena zela eta, nire ekimenez, eta Claude Iruretagoyenaren lanari esker, eta berriz ere jostunek lagunduta, neskentzat Kaskarrot jantzia sortu zen. Urte horretan izan zen Beti Beteluk bere jantzi berriak sortu zituela. Hartzari dagokionez, berantago iritsiko zen, 1979an ausartu bainintzen lehen aldiz mozorro hori jazten, aspaldi Lapurdin, Baionan alboratua zena.
Hau guzti hau esanda, oso hunkituta nago gaur egungo segizioaren kalitatearekin, tradizio aberats baten balioa eta belaunaldi berriak bere kulturarekin erakusten duen atxikimendua agerian jartzen dituena.

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/

Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.

Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?

Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com