Fustiñanako Paloteadoa abuztuaren 6an ospatuko da

2010/07/20
Fustiñanako Paloteadoa abuztuaren 6an ospatuko da

XX. mende hasieran antolatzeari utzi zitzaionetik zenbait  gora-behera izan ditu Fustiñanako paloteadoak. 1979an sortu zen Barde-Ribera dantza taldea, eta 1980 eta 1994 bitartean paloteadoa eskaini zuen. Ondoren utzi egin zitzaion eta 2009an heldu diote berriz ohiturari.

Dantzekin batera, herrian urtean zehar izan diren kontuak eta trapuak kaleratu eta ironiaz salatzeko tartea eskainiko du paloteadoak.

Fustiñanako Paloteadoa

  • 2010-eko abuztuaren 6an, 19:00etan
  • Fustiñanako Foruen plazan

Informazioa: Paloteado de Fustiñana