Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaz beteta ospatzen ari da Jaialdi Boisen

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz beteta ospatzen ari da Jaialdi Boisen

2010/07/29 13:04
Dantzaz beteta ospatzen ari da Jaialdi Boisen

Oinkari dantza taldea

Dagoeneko hasi da Jaialdi Boise, Basque Block delakoan. Jan-edana eta musika martxan, festa hasita dago Idahoko hiriburuan. Gaur uztailak 29 herri kirol erakustaldiak izango dira Qwest Arenan, eta bihar uztailak 30, festara emanaldia egingo da Morrison Center-en. Bertan, dantza eta bertsolariak izango dira protagonistak. Hendaiako Mutxiko eta Boiseko Oinkari dantza taldeek parte hartuko dute emanaldian.

Dantza garaikidea ere bai

Aurtengo Festaran dantza garaikidea ere ikusi ahal izango da. Trey McIntyre konpainiako dantzariek emanaldia eskainiko dute. Dantza konpainia hau Boisera joan zen New Yorketik 2008an, eta euskal kulturarekin lotutako lanak egiten ari da. Oinkari taldeko dantzariek lagunduta euskal kulturan eta dantzetan oinarritutako lana prestatu du Trey McIntyre konpainiak.

Uztailaren 31n berriz, San Inazio egunez, Ameriketako Estatu Batuetako 6 estatutako 36 dantza talde bilduko dira Expo Idahon. OInkari dantza taldea izango da aurtengo Jaialdiko protagonista handietako bat. Izan ere, 50 urteurrena ospatzen ari da Boiseko dantza taldea. Uztailaren 31an ospatuko dute egun handia, izan ere, dantza taldetik pasatako guztiak biltzeko deia egin dute (750 inguru) eta beraz, dantzari belaunaldi asko elkartuko dira festa erraldoi horretan. Eta arratsaldean, Boiseko Oñati taldeko dantzariek Oñatiko Korpus eguneko dantzak egingo dituzte, baita Boiseko elizako aldarean ere.

Informazio gehiago:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.