Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mutxiko elkartea 2010ko Boiserako Jaialdira bidaia

Dokumentuaren akzioak

Mutxiko elkartea 2010ko Boiserako Jaialdira bidaia

2010/07/15 11:38

Boise, Estatu Batuetako bigarren euskal komunitate handiena da, eta munduko bosgarrena. Jaialdi 2010-en, Estatu Batuetako euskal komunitate ezberdinetako (Bakersfield, Reno, Nueva York, Chino,…) dantza taldeak gonbidatzeaz gain, beti  ere Euskal Herriko talde batzueri luzatzen zaie gonbitea, eta aurten aukeratutako taldeetako bat Mutxiko Elkartea izan delarik.

Aurten, Boiseko Oinkari dantza taldeak beraien 50. urteurrena ospatzen dute, eta beraz, oso Jaialdi berezia izango da.

Mutxikoren agenda Boisen

  • Uztailaren 23 eta 26ren artean, San Francisco.

Estatu Batuetako bidaia aprobetxatuz San Francisco-ko Basque Cultural Center-ekin jarri gera kontaktuan. Hiru egun igaroko ditugu San Francisco-n, non bertako Euskaletxean ekitaldi bat eskainiko dugun. Ekitaldia uztailaren 25ean izango da.

  • Uztailaren 27 eta abuztuaren 2ren artean, Boise

Esparruko puntu desberdinetan ospatuko diren zenbait emanaldien bitartez animatuko dugu "Jaialdi 2010"; honez gain "Festara"-n dantzatuko dugu, hau izango delarik Jaialdi 2010ko emanaldi izarra, eta uztailaren 30ean ospatuko dena Boise-ko Morrison Center-en. Emanaldia Irungo Txorimalo eta Boiseko Oinkariekin batera egingo da.

Boisera 27 lagun joango gera, 19 eta 66 urte bitarteko 5 musikari eta 22 dantzari. Oso talde plurala da, Bidasoaren bi aldeko kideak osatzen baitute eta 3 hizkuntza hitzegiten baitira. Baina denek dugu ezaugarri bat, gure folklorea maite dugu eta gure herriko kultura de ohiturak mantentzen saiatzen gera.

Boiserako laguntza eman diguten erakundeak

  • Conseil Général des Pyrénees Atlantiques
  • Udalbide
  • Euskal Kulturaren Erakundea
  • Eusko jaurlaritzari laguntza eskatu zaio, baina uz dugu erantzunik jaso oraindik.


Nortzu garen

Mutxiko Elkartea 1996ko apirilean sortu zen, Hendaiako lagun talde baten bitartez. Gaur egun dantzari helduez osaturiko talde bat da, ohiko instrumentuez baliatuz dantza herrikoiak azaltzen dituzten ekitaldiak eskaintzen dizkigutelarik.

  • Erakundearen helburua ikasketa, irakaskuntza, praktika eta ohiko euskal dantza zabaltzea da.
  • Mutxiko Elkartea Euskal Dantzarien Biltzarra-ren partaide da.
  • Mutxiko, Hendaiako jaietan parte hartzen du: Hendaiako Danborradan, Sagar Egunean, Inauterietan, Euskal Jaian, “Fête de la Corniche Basque” delakoan...
  • Gainera, udaran Sokoburu, Azkainen etab. emankizunak ematen ditu taldeak. 
  • Hilabetero, laugarren igandean, Mutxiko herrkoiak antolatzen ditu Hendaian, guztientzako irekiak. Urtean behin gaitera dantza taillerak eskeintzen dira.
  • Urteko edo bi urtez behin, taldeak bidaia bat egiten du, mundu osoko talde-lagunek gonbidatuta: Perigord (2001 eta 2003), Bretainia, Frantzia (2004), Peebles, Eskozia, (2000 eta 2005) Viana do Castelo, Portugal (2007) eta Argentina (2008).


Taldeari buruzko argibide gehiago eta argazkiak www.mutxiko.org webgunean aurkitu daitezke.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.