Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza sustatzeko diru-laguntzen Jaurlaritzaren deialdia

Dokumentuaren akzioak

Dantza sustatzeko diru-laguntzen Jaurlaritzaren deialdia

2010/07/21 15:38

Kulturkliken argitaratutakoaren arabera 365.000 euro emango dira gehienez laguntzetan, honako modalitate hauetan banatuta: 30.000 euro, ‘Koreografiak sortzeko; 100.000 euro, ‘Konpainiak errotzeko’; 120.000 euro, ‘Dantza-ikuskizunak ekoizteko’; 30.000 euro, ‘Biratarako; eta 85.000 euro, ‘Etengabeko prestakuntzarako eta profesionalei bultzada emateko’.

Atalak iazko berak izango dira:

 

1.- Koreografia-sorkuntza

Koreografia orijinalak sortzeko dira laguntza hauek. Eszenako formatua betikoa, alternatiboa edo kalekoa izan daiteke; hamabost minutu inguruko iraupenekoa, eta 2010eko urtarrilaren 1aren eta 2011ko abenduaren 31n egitekoa. Hamar laguntza emango ditugu gehienez arlo honetan, bakoitza 3.000 eurokoa.

2.- Dantza-konpainiak errotzea

Atal honen xedea da Euskadin lan egiten duten dantza-konpainiei errotzen laguntzea. Diru-laguntza jaso ahal izateko, bi eratakoak izan behar dute proiektuek: obra bat egin eta estreinatzea, 2010eko urtarrilaren 1aren eta 2011ko abenduaren 31 bitartean, edo 2010erako bira-plangintza izatea (Euskaditik kanpo gutxienez 8 ikuskizun aurreikusi behar dira). Gainera, ezinbestekoa izango da, paraleloan, Euskadin jarduteko programa izatea 2010erako, gutxienez, honako alor hauetakoren batean: etengabeko prestakuntza eta dantzako profesionalentzako bultzada; edo dantzarekiko sentiberatasuna. Modalitate honetako laguntza jasoko duen bakoitzak, 60.000 euro jasoko du gehienez ere.

3.- Dantza-ikuskizunak ekoiztea

Modalitate honek 2010eko urtarrilaren 1aren eta 2011ko abenduaren 31ren artean Euskadin sortu eta estreinatuko diren dantza-obrak lagundu nahi ditu. Muntaia artistiko bat agertokira eramateko, aurretik beharrezko diren emankizun materialen multzoa, hara zer den ekoizpena. Modalitate honetako laguntza jasoko duen bakoitzak, 25.000 euro jasoko du gehienez ere.

4.- Bira artistikoak

Diru-laguntza jaso ahal izateko, dantza-ikuskizunak Euskaditik kanpo eman behar dira, 2010eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartean, eta, gutxienez, bost aldiz. Ez dute diru-laguntza jasotzeko aukerarik erakusketa eta jaialdi amateurretan emateko diren proiektuek, ez eta biran 15 lagunetik gora daramatzatenek ere. Modalitate honetako laguntza jasoko duen bakoitzak, 10.000 euro jasoko du gehienez ere.

5.- Etengabeko prestakuntza eta dantzako profesionalei bultzada.

Modalitate honen xedea da 2010ean egitekoak diren etengabeko prestakuntzako jarduerak eta dantzako profesionalei bultzada emateko jarduerak laguntzea. Kontuan hartuko dira profesionalentzako prestakuntza etengabeko ikastaro edo tailerrak, bai eta sorkuntza eta ekoizpen profesionalari laguntzeko jarduerak ere, esate baterako, egoitza artistikoak, laguntza administratiboa edo teknikoa, eta hedapena emateko laguntza. Laguntza honetatik kanpo daude, zehatz-mehatz, goi hezkuntzako ataletako edozein arlotako programa arautuak dauzkaten jarduerak, zentro publikoetakoak zein pribatuetakoak; bai eta dantza-eskolek ikasturtean zehar antolatzen dituzten ohiko prestakuntza-programak. Modalitate honetako laguntza jasoko duen bakoitzak, 20.000 euro jasoko du gehienez ere.

Informazioa: Kulturklik

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.