Dokumentuaren akzioak
Oinak Arin eta Zirikolatz taldeen hastapenen testigantza
Thierry Truffauren eskariz hasi zen datu bilketa eta antolaketan eta horrela atera da liburua. 212 orrialde eta hainbat irudi ditu liburuak. Henri Duhauk Beskoitzen Oinak-Arin taldearen sorreran parte hartu zuen 1964 eta 1966 bitartean, eta Lapurdiko inauteria berpizteko lehen ahaleginetan zerikusia izan zuen.
1977 eta 1981 bitartean Euskal dantzarien Biltzarrean aritu zen buru belarri, eta 1979 eta 1981 bitartean Senperen Zirikolatz taldea antolatzen aritu zen. Ibilbide horretako oroitzapenak, datuak eta testigantzak bildu ditu liburu honetan, argazki, afitxa eta gutunez horniturik.
- Henri Duhau: Lapurdiko ihauteria eta mutxikoen pizkundea
Dokumentuaren akzioak