Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Lapurdiko ihauteria eta mutxikoen pizkundea

Dokumentuaren akzioak

Lapurdiko ihauteria eta mutxikoen pizkundea

Egilea
Henri Duhau
Formatua
Liburua
Editorea
Xima-Schneider "Atrium"
Data
2010/07/25

Beskoitzen eta Senperen dantza taldeen antolaketa eta sustapenean lan handia egindakoa da Henri Duhau, eta Euskal Dantzarien Biltzarraren antolaketan ere parte hartutakoa. Thierry Truffauren eskariz hasi zen datu bilketa eta antolaketan eta horrela atera da liburua. 212 orrialde eta hainbat irudi ditu liburuak.

Bere ibilbidean ezagututakoaren testigantza jaso du liburu honetan Duhauk. Beskoitzen Oinak-Arin taldearen sorreran parte hartu zuen 1964 eta 1966 bitartean, eta Lapurdiko inauteria berpizteko lehen ahaleginetan zerikusia izan zuen. 1977 eta 1981 bitartean Euskal dantzarien Biltzarrean aritu zen buru belarri, eta 1979 eta 1981 bitartean Senperen Zirikolatz taldea antolatzen aritu zen. Ibilbide horretako oroitzapenak, datuak eta testigantzak bildu ditu liburu honetan, argazki, afitxa eta gutunez horniturik.

Lapurdiko ihauteria eta mutxikoak: pizkundearen hastapenak

Henri Duhau

Xima-Schneider "Atrium" Le Forum Bayonne

2010-01-24.

Dokumentuaren akzioak