Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Errioxako dantzak sarean belaunaldi berrientzat

Dokumentuaren akzioak

Errioxako dantzak sarean belaunaldi berrientzat

2010/07/27 11:17

Orain gutxi ere aipatu genuen Errioxako beste proiektu interesgarri bat, Riojarchivo izenekoa. Alberiteko Espiral Folk elkarteak bultzatutakoa zen hura. Oraingo hau La Riojako gobernuak berak sustatutakoa da. culturaderioja.org bertan irakur daitekeenez 2008ko abenduan erabaki zuen Errioxako Gobernuak webgune hori sortu eta bere komunitateko kultura tradizionala sareratzea sistematikoki, belaunaldi berriak ezagutu dezaten.

Bideoteka, fonoteka, argazki artxiboa, eta webteka ditu bere baitan culturaderioja.org guneak. Bideoen atalean dantza irudi oso interesgarriak aurki daitezke. Horietako bi bideoa ekarri ditugu hona. Lehenengoan Zarraton herriko La Morenita dantza taldeak eta Albeldako gaiteroak ageri dira. Zarratonen egiten diren dantzak ikus daitezke bertan, paskallea, balentziarren dantza eta sei trokeado. Arabako Errioxako Villabuenako dantzekiko (doinu bat berbera da) lotura nabarmena da.

Gerra zibilaren aurretik egiten ziren dantzen irudi gutxi dago. Horregatik, harribitxiak gertatzen dira agertzen diren apurrak. Horietako bat da jarraian ikus daitekeena. Santo Domingo de la Calzadan 1924an hartutako irudiak dira. Erramu eguneko prozesioan eta beste festa batzuetan egindako filmaketak dira, eta dantzariak han eta hemen ageri dira, dantzan. Balio handiko irudiak dira, zalantzarik gabe.
 

Informazioa: Portal de la cultura popular de La Rioja

 

 

Erlazionatutako elementuak
Zarraton: La Morenita

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.