Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ezpata-dantza eta brokel-dantza Añorgan

Dokumentuaren akzioak

Ezpata-dantza eta brokel-dantza Añorgan

2010/07/20 14:21
Iaz hasitako ohiturarekin jarraituz, Arkaitz Añorgako dantzariak taldeak ezpata-dantza eta brokel-dantza eskaini ditu aurten aure Añorgan uztailaren 16an, karmen egunean. Emanaldiko argazki sorta bat sareratu dugu.

Helduen aurreskua izaten da Karmen egunean Añorgan, eta eguerdian dantzatzen da, meza ondoren. Ezpata-dantza eta brokel-dantza arratsaldean egin dute aurten. Gipuzkoako eta Gipuzkoatik kanpoko dantza talde askok ematen dituzten Gipuzkoako ezpata-dantza eta brokel-dantza beren emanaldietan, baina Arkaitz Añorgako dantzariek urtero egun eta toki berean dantza horiek eskaintzeko asmoz heldu diote lan honi, iaz hasi ziren eta eta ohitura hori sustraitzeko asmoz bigarren ekinaldia egin dute aurten.

Elkartearen atea aurrean Añorga Kirol eta Kultur elkarteko bandera dantzatu ondoren, ezpata-dantzariak frontoira hurbildu, eta bertan ezpata-dantza, erreberentzia, boastitzea, makil txikiekikoa, makil handiekikoa, brokel-makilena, uztai txikiena, uztai handiena eta zinta-dantza dantzatu dituzte.

Hona hemen emanaldiko zenbait argazki:

 

Añorga Karmen 2010 - 01Añorga Karmen 2010 - 03Añorga Karmen 2010 - 04Añorga Karmen 2010 - 05Añorga Karmen 2010 - 02Añorga Karmen 2010 - 06Añorga Karmen 2010 - 07Añorga Karmen 2010 - 08Añorga Karmen 2010 - 09

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.