Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko ekarpenak

Dantzaz eta politikaz

2015/01/19

Gaineko izenburuak besterik ulertarazi badezake ere, post honetan ez naiz ariko dantzak zenbait ekitaldi politikoetan duen presentziaz, historian zehar kolore bateko zein besteko alderdiek dantzaz egin duten erabilpenaz edo agintari politikoek dantzari eman dioten garrantziaz (edo garrantzi ezaz)....

Gehiago irakurri 4

Ijitoak Euskal Herrian jardunaldien kronika berantiarra

2014/12/16

  Hi tzigano entzün ezak  Gilikeautüko deiat  Bidez bide hebentik harat  Honki jin hire etxerat!   Joandako maiatzaren 16 eta 17an egin genituen Iruñean "Ijitoak Euskal Herrian" izenpeko jardunaldiak Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki, Karrikiri eta Duguna elkarteok, eta ordut...

Gehiago irakurri

Jantzi dantza soinean

2014/10/18

Iaz kamiseta batzuk egiten hasi nintzen eta "La Tostadora" izeneko webgune batean salgai jarri . Denbora honetan hainbat marrazki egin (eta borratu) ditut. Horietako batzuk dantzarekin lotura zuzena dute eta agian dantzazaleren bati interesatzen ahal zaizkio. Beste zenbait tokietan agertu izan da ...

Gehiago irakurri

Manexaren gida: 11 gomendio Maskaradetan ez galtzeko

2014/02/19

Manex batek manexondako eginiko gida duzu hau. Bizitzak zango bat Zuberoan jarrarazi dit azkenaldi honetan, eta maskaradetako labirintoan behin eta berriz galdu ostean, nire buruarentzat mapa egin beharrean aurkitu naiz. Dagoeneko 2014 honetako hiru maskarada joan zaizkigu eta oraindik hamaika ditugu aurretik, beraz, hona hemen maskaradetan erabat ez galtzeko manexaren gida.

Gehiago irakurri 6

Santa Ageda dantzan ospatu dute Urdiain eta Altsasuko kintoek

2014/02/11

Santa Agedaren inguruko ospakizunek indar berezia dute Nafarroako Burunda bailarako herrietan. Kintoen bestak izaten dira Ziordin, Bakaikun, Olaztin, Urdiainen eta Altsasun, behintzat. Azken bi hauetan gainera zortzikoa dantzatzen dute eta Guaixe, Sakanako atari digitalean zenbait bideo zintzilikatu dituzte.

Gehiago irakurri 1

Iruñeko Baltasar dela eta...

2013/12/28

Iruñean, badira urte batzuk jada, kalaka handi-samarra izaten dugu errege bezpera heldu ahala, Baltasarren kolorea dela eta.

Gehiago irakurri

Maridomingi Go Home!

2013/12/07

Gainean ditugu berriz ere gabonak eta baita data hauei dagozkien ohiturak eta mazapanak. Eta berriz ere helduko da Olentzero bere bertsio guztietan (baita Bizar-zuri euskaldun gisa ere) eta bere ondoan, gero eta gehiago, Maridomingi.

Gehiago irakurri

Paris irratia, 60garren hamarkada: Filipe Oihanburu eta Etxahun Iruri

2013/10/15

Pasa den mendeko 60garren hamarkadako bi grabazio bitxi eta interesgarri topatu ditut Alacant-eko Unibertsitatearen webgunean. Frankismo garaian Frantziatik emititzen zuen Paris irratiko bi elkarrizketa dira. Bata Filipe Oihanburu Etorkiko zuzendariari eta Agustin Alberro konpainiako kideari egindakoa, taldeak Parisen eman beharreko ikuskizun baten karietara. Bestea Etxahun Iruri idazle, txirulari eta koblakari xiberotarrari egindakoa, berak idatzi eta 1964. urtean Parisen aurkeztutako Matalaz pastoralari buruz.

Gehiago irakurri

Iruñeko erraldoi eta prozesioari buruz, Urbeltz

2013/07/16

Atzoko Jose Angel irigaray-ren testuaren haritik Juan Antonio Urbeltzen beste bat ekarriko dut gaur hona. Aitor Calleja eta Unai Lako-ren "Gigantes de Navarra" liburuan Iruñeko erraldoien jatorriari buruz idazten du Urbeltzek eta bide batez, San Ferminen prozesioari buruz ere ikuspuntu aberasgar...

Gehiago irakurri

Birsortu da Iruñea eta nire dantza grina!

2013/07/15

Bukatu dira San Ferminak eta triste gaude iruindar gehienok (Saloura joan ez garenok behinik-behin). Eta bestondoa uste baino txikiagoa dela probestuz, irakurtzeko ahalmena ez zait desagertu eta pasa diren bestei buruz irakurtzen daramat goiza. Tartean, berriz jo dut Jose Angel Irigarayk Ortzadarre...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta on Aiko Taldea: Astoarena

2013/05/15

Neskei Baztanen mutil-dantzak egiten ez uzteko argudioetako bat izan ohi da ez dutela gizonen grazia dantza hoiek ematerako garaian. Bideoan agertzen diren emazte horiek dutena grazia eta dantzan jakitea ez bada... erakustaldi ederra!

Aritz Ibañez Lusarreta on Beasaindarrak ziren dantzariak

2013/05/15

Ze harribitxiak eskaintzen dizkigun dantzan.com-ek eta kasu honetan Joxalbertok eta Mikelek. Biba zuek!

Aritz Ibañez Lusarreta on Lakarri: Gamere-Zihigako maskaradak 2013: barrikada

2013/04/30

Ze ederra Eirek egindako bideoa! Eta ederrak gisa berean Gamere-Zihigako aitzindariak!

Aritz Ibañez Lusarreta on Seccion Femenina, jantzi eta dantza sorkuntza ideologiaren zerbitzura

2013/04/17

Interesgarria litzateke jakitea gaur egun dantza taldeetan egiten diren dantzetatik zenbat diren bide hontarik sortuak eta zabalduak, arkeokoreologia hurbilak jakinarazi diezagun zehazki zertan ari garen, eta benetan interesgarria ote den dantzatzen ari garen hori mantentzea edo baztertzea!

Aritz Ibañez Lusarreta on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/25

Aurrekoan, José Javier Sagardoyri, azken hamarkada hauetako boboari galdetu nion honen berri. Bideoa ere ikusi du berak eta aitortzen du Pedro Esartek (abizena Esarte da, hori ere zuzendu zidan) esaten duela 2 itzuli ematen ziztuztela ezker aldera; baina bistan dela horretan tronpatu egin zela Pedro edo gaizki ulertua izan zela elkarrizketatu eta elkarrizketatzailearen artean. Otsagabian, 60. hamarkada bukaeratik dantzatu izan duela berak eta buelta bakarrarekin egiten zutela modorroa, Patxi Arraras-ek eskuinerako itzuli bat gaineratu zion arte. Berak ez duela inolako erreferentziarik 2 buelta ezkerrera eman izanaz inoiz (azken 40 urteetan bederen) eta danzanteen liburuan ere ez dela hori behin ere aipatzen.

Nik jarraitzen dut pentsatzen, eta Sagardoyk esan dizkidanek ere horretara bideratzen naute, Pedro Esarte tronpatu egin zela datu hori ematerakoan.

Beste zertzelada bat ematearren, Pío eta Julio caro Barojaren "Navarra las 4 estaciones" documentalean Otsagabiko danzanteak agertzen dira Muskildan dantzatzen, Pedro Esarte bera bobo dutela. Modorroa itzuli bakarrarekin egiten dute hor ere: http://www.youtube.com/watch?v=ta4j_sywmiE (1971ko bideoa da hori, Arraras-ek 1974. urtean aldatu zien modorroa).

Aritz Ibañez Lusarreta on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/18

Mikel, niri bideoa ikusita oraindik ere dudatxoa geratzen zait. Esart-en hitzetatik hauek ematen didate duda:

- "Hasta que vino este señor que dijo: os dejais una parte en el modorro".

Arraras-ek 2 errepikapen jarri bazizkion modorroaren bueltari eta Otsagabikoek, bere esanetan, parte bat jaten bazuten, horrek esan nahiko luke buelta bakarra ematen zutela lehenago.

Mikelek jarri duen bideoan bertan agertzen da Esart, baita Txepi ere, azkenaldi honetako boboa, eta buelta bakarra ematen dute modorroan.

Errespetu handienarekin diot, eta inori min emateko intentziorik txikienarekin, baina ez da posible Pedro Esart tronpatu izana?

Aritz Ibañez Lusarreta on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/15

Nik Mikeli ez diot oso ongi ulertu esan nahi zuena.
Julen-ek dioenaren harira, aldiz, nik Otsagabian beti entzun izan diot Txepiri eta besteri, modorron buelta bakarra egiten zutela ezkerrera. Gauza bera Urbeltzi.

Rosa Villafrancak eta Angel Maria Aldayak Otsagabiko dantzei buruz idatzitako liburuan, 50. hamarkadako Moises Elizagaren partiturak agertzen dira eta musikak buelta bakarrerako tartea ematen du. Liburu horretan bertan Julián Mancho dantzari beteranoari egindako elkarrizketaren transkripzio bat agertzen da eta dio: "El baile modorro lo hacen ahora doble baile. Antes no lo hacíamos más que a un lado".

1974. urtean, jakina denez, Patxi Arraras-ek hainbat aldaketa proposatu zituen dantzetan eta 2 buelta sartu zituen lehen bakarra zen tokian, ezkerrera eta gero eskuinera, horretarako musika errepikatuz.

Nik jakinmina dut, jakinmin zintzoa, 2 bueltak alde berera egiteko molde hori nondik atera ote den, ez baitut beste inon aditu edo irakurri.

Aritz Ibañez Lusarreta on Marmutx: kaskarotak, John Churchil eta mendira igo zen hartza

2013/02/26

Bitxiak bezain politak dira horrelako sarrerak. Mila esker!!!

Aritz Ibañez Lusarreta on Dantzari beteranoen taldeak, dantzaz gozatzen jarraitzeko aukerak

2013/02/21

Ni ez naiz besteen etxean sartuko, eta pentsatzen dut besteak ere ez direla horretan ari. Bakoitzak nahi dituen izenak erabiliko ditu, falta zena. Baina kontua da hitz elkarketa batean "ohi" bigarren osagai hori gehituta, dagoeneko jarduera bat egiten ez duena ari garela izendatzen (intentzioa hori izan ala ez). Beraz, dantzari direla aitortzen dugu, baina izenean ez-dantzari deitzen ditugu eta hor inkoherentzia bat dago. Horregatik egokiago joko nuke zahar, beterano edo holako zerbait.