Orain arteko ekarpenak
2007/12/10
Zangozan Juan Pedro Aramendia-z galdetu eta edozeinek erantzunen dizu. Gozogilea, dantzaria, instituzio bat finean. Duela 35 urte sortu zuen Rocamador dantza taldea eta aurten urtebetetzea ospatzen ari dira. Lanetik jubilatu nahi bai, baina dantzan jarraituko luke beste hainbat urtez, dantza bere pasioa baita.
2007/11/19
Mugimendu erromantikoak folkloreakiko interesa eta elkarte folklorikoen sorrera bera bultzatu zituen XIX. mende bukaeran. Ehun urte baino gehiago pasa dira ordutik eta elkarte horien bilakaera nolakoa izan den aztertzea xede harturik, antolatu ditu Iruñeko Ortzadar Elkarteak bere XIII. Folklore jardunaldiak.
2007/11/11
Izugarria da Iruñeko erraldoi eta kilikien iruindarrengan duten eragina. 1860. urtean egin zituen Tadeo Amorena arizkundarrak, egun hain ezagunak diren figurak. Beraz, 150 urte beteko dituzte erraldoiek aurki. Horrek esan nahi du iruindarrik zaharrenak ere jaso duela kilikien puxikakadarik eta i...
2007/10/23
Irudiaren gizartean bizi omen gara eta badirudi, irudirik ez duen gertakaria ez dela esistitzen. Ahatik, badira gaur egungo “boom”aren aurretik, azken hamarkadetan, izenburuan aipatutako bi esparru horiek (folklorea eta ikus-entzunezkoak) uztartuz lanean ari diren hainbat lagun, eta horietako batzuen esperientzia mamitsuak aditzeko aukera izan genuen Bilbon, Eusko Ikaskuntzak antolatutako jardunaldietan.
2007/06/21
Badatoz San Fermin-ak, Iruñeko feriak,... eta horiekin dantza eta kanta!
Hona hemen 2007ko San Ferminetako programan dantzarekin zerikusia duten ekitaldien zerrenda:
Uztailak 6
13.30 Dantza emanaldia. Foruen plazan. Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Harizti, Iruña Taldea, L...
2007/06/04
Bodas, bautizos y comuniones Hortik finanziatzen dira dantza talde gehienak, omen. Dantzan.com-eko foroan irakurri ahal izan dugu Aritz Salamanca, gipuzkoar erako aurreskulari txapeldunari egindako elkarrizketa batean , tristea dela, baina hala dela, dantza taldeek hortik ateratzen dutela aurrera...
2007/05/07
Gutxi geratzen da San Ferminetarako (2 hilabete eskas) eta garai honetan Iruñea pixkana-pixkana jaietarako prestatzen hasten da. Programa ofiziala ixtear egonen da, programa ez ofizialak ere bai, dantzariok badakigu zer dantzatuko dugun uztailaren 6an eta entseatzen hasi gara, zezenketetarako gana...
2007/04/03
Duela ia 2 urte "istriputxoa" izan nuen eta ordudanik iltze hori bera eraman dut tibian sartuta alderik-alde. Atzorarte. Berez ez du asko pisatzen (fisikoki), baina gainetik pisu handia kendu didatela esan dezaket. Orain bi aste eman beharko ditut geldi zauria osatzen den arte. Eta hortik aurrera,...
2007/03/09
Azken egunotan, Iruñeko dantza taldeen arteko gora-beheren inguruko mezu truke bat izan da hemen. Batek baino gehiagok adierazi duenez, ez da hau toki ez modu egokiena gauza hauek konpontzeko, eta beraz, gaia ezkutatzea erabaki dut. Eztabaida beste moduren batean bideratzeko prest nagoela adierazi...
2007/03/03
Duela hilabete edo, AEK-ren deia jaso genuen Korrika -ren bukaerako jai-egunean parte hartzeko (Apirilaren 1ean, Iruñean). Dantza saiotxo bat goizez eta beste bat arratsaldez, Iruñeko beste dantza talde batzuekin batera. Baietz erantzun genien, nola ez. Aste honetan, gauzak lotzeko garaia heltze...
Orain arteko erantzunak
2014/11/04
Ze politak diren dantzaren arkeolojiari buruzko artikulotxo hauek. Mila esker, Jon!
2014/10/09
Benetan opari ederra da duela kasik 100 urte nola dantzatzen zuten ikusi ahal izatea eta begi aurrean frogatzea askotan aipatu izan dugun etengabeko eraldaketa hori zertan dantzan. Bideoa laguntzen duten azalpenak ere oso estimagarriak. Mila esker Urbeltzi eta Dantzan.com-i.
2014/09/23
Plataforma horretara ateratzeak bakarrik badu aski meritu. Ufa!
2014/09/05
Hori da hori herria Berriz, alguazila bera ere dantzari bikaina!
2014/09/03
Benetan interesgarria artikuloa eta benetan interesgarria Aragoiko telebistan haien ondareari ematen dioten trataera.
2014/08/03
Eskertzeko da gisa honetako albisteak tonu atsegin eta positibo honekin irakurtzea, liskarretik eta konfrontaziotik urrun. Eta erabat ados nesken parte hartzeak gure tradizioak edertzen, sendotzen, indartzen eta hobetzen dituen horrekin. Argazkiak ikusi besterik ez dago! Mila esker Oier!
2014/07/25
Gugan bego eta ez dadila gal berak irakatsia! Doluminak gertukoei.
2014/06/19
:'(
Joe, ze faenilla* egun eta ordutegi horiek... Pena!
2014/06/16
Oso interesgarria Xabier! Oso gustora irakurri dut zure hausnarketa. Eta Perez Altamiraren pasarte hori ez nuen ezagutzen eta ezin egokiagoa iruditzen zait.
2014/06/05
Ze itxura ederra duen Cabanillasen prestatzen ari direna! Lehenagokoan oinarrituz, baina berria, berritua, egungoa, modernoa... aldi berean. Eredugarria.