Orain arteko ekarpenak
2006/11/20
Larunbatean hitzaldia eman zuen Oier Araolaza k Iruñean, Nafarroako EDB k antolatuta (saiatuko naiz aste honetan, egon ez zirenendako nolabaiteko kronika egiten). Gipuzkoako dantzen inguruan solastu zen: dantza maisuak, dantzen garapena, Eibarko Arrateko Amaren dantzak ,... baina baita kontu...
2006/10/05
Kalapita ederra sortu da azkenaldian kristauen eta musulmandarren artean, Mahomaren karikaturak direla-eta, aita-saintuaren adierazpenak direla-eta,... Asaldatuta omen daude musulmanak. Haserre horrek eraginak izan ditu dagoeneko kultur munduan ere. Aurrekoan irakurri nuen Mozart-en "Idomeneo"...
2006/09/11
Betidanik izan diot maitasun berezia Otsagabiari eta bertako dantzei (horregatik goiko Bobo-ren argazkitxoa). Haurra nintzelarik herrira, Irunberrira, etortzen ziren Otsagabiko danzanteak , jaietan haien dantzak erakustera (erakustera, ez irakastera). Gero dantzari egin nintzenean, eta enperadorea...
2006/08/10
Iruñean 3 festa nagusi daude: San Ferminak, San Fermin txikiak eta San Lorenzo kaleko festak. Azken hauek gaur dira. Festa parte-hartzaileak, San Lorenzo kaleko herritarrek antolatutakoak, giro apartadun festak. Aurten 51. aldiz ospatuko dira. Korporazio berezia dute bizilagunek, argazkian ikus d...
2006/07/16
Kitto! Bukatu dira eta ez dut soberako penarik. Datozen urtean berriz ere San Ferminak egon daitezen aurtengoak bukatzea ezinbestekoa zen eta. Pena bakarra hartu dut. Giganteak gehiago ezin dantzatzea. Hasieran beldurrez sartu nintzen Asiako erreginaren gonazpira (hau errespetu falta!), baina azke...
2006/07/07
"Aupa
Aritz! Folklore jale baten an-dantzak" izena jarri diote San Ferminak
bitarte Berria egunkarian eginen dugun sekzioari. Kronikek nire sinadura
badaramate ere ez dira nik idatziak, kazetariak nik erantzundakoarekin
idatzitakoak baizik.
Hartara, baliteke erru txikiak egotea eta horiek zuze...
2006/06/27
Badatoz Iruñeko feriak eta ez da bertan dantzarik faltako. Ekitaldi ofizialetan, ez ofizialetan, ekitaldi ere ez direnetan,...
Dantzarako grinak uste ez dugun tokietara eramaten gaitu zenbaitetan. Iaz nire dantza esparrua zabaltzea bururatu zitzaidan eta Iruñeko erraldoien konpartsan i...
2006/06/15
Euskara, bizi-iraunen badu, abertzale ez direnei ere zabaldu beharra dago. Ez da ona euskara ideologia zehatz batekin identifikatzea. Euskara denona da. Hori da azkenaldian hizkuntzalarien artean zabaldutako diskurtsoa. Dantzarekin horrelakorik gertatzen al da? Euskararendako zabalpena onuragarr...
2006/06/13
Gaur eskuratu dut, asteburu honetan Gorputz eguna dela-eta, Iruñeko Katedralean eginen diren ekitaldiak. Honatx:
Ekainak 17, Larunbata
19:30 Bezpera nagusiak: -Salmodia gazteleraz -Guztiz sainduaren erakusketa -"Seises"en dantz...
2006/06/13
Euskadi Irratia entzuten ari nintzen atzo arratsaldez, Segurako sueltoko txapelketari buruzko informazioa ematen hasi zirenean. Uste dut inoiz ez naizela txapelketa hauen zale izan (orain behintzat ez naiz), baina berria dantzari buruzkoa zela-eta entzuten jarraitu nuen. Txapelketaren aurkezpene...
Orain arteko erantzunak
2024/05/01
Doluminak Oñatiko dantzariei eta bereziki Irizar familiari (Maite eta Mikeli). Txutxinek erakutsitako ereduaren bitartez, gurekin izanen baita hein batean, dantzan ari garenean. Ez adiorik!
2023/05/19
Mila esker Xabier, erreferentziarengatik. Interesgarria hori ere. Gero eta mezu gehiago irakurtzen dut norabide berean. Mamutak desagertu zirenean, xaguek bizirautea lortu zutela ere irakurri izan dut inon. Agian hori da gure bidea? Gurean, xagu handi batzuk izatea?
2023/04/26
Mila esker oharrengatik, Oier! Tira, arrakasta, ez nuke esanen. San Blas egunean, San Nikolas plaza berez betea da, goxokiak eta erroskilak saltzeko postuz eta, hartara, jendez. Dantzarako toki gutxi izaten da, beraz, eta gu, egia esan, ez axolati jokatzen dugu: hara heldu eta ea zer topatzen dugun! Egia da beste urte batzuetan toki gehixeago izan dugula (dantzari gutxiago ere, agian?), baina ez dakit horretarako arrazoia jende kopuru txikiagoa ote den, edo beste urteetako ikusleek jarrera ulerkorrago eta zuzenagoa ukan izan dutela.
Edozein moduz, zure aholkuak aintzat hartuko ditugu, zeren izan San Nikolasen ala udal plazan gero eta estuago ari gara aldiro eta horrek zapore garratza uzten digu bai dantzari baina baita ikusleei ere.
2023/03/15
Mila esker Xabi zure oharrekin nire artikulua zehaztu, osatu, ñabartu eta aberastearren. Komunitatean diskurtsoa eraikitzen jarrai dezagun! Kultur jardun amateurra goratzeko kultur jardun profesionalari egiten diodan kritika(txoa)rekin ezadostasuna agertzen duzu. Justuki atzo, Jon Sarasuaren bideo hau ikusi nuen eta bertan, berak nik baino hobe azaltzen du, artikuluan adierazten saiatu nintzen ikuspuntua:
https://www.youtube.com/watch?v=id00wgqfn5c&t=1889sSarasuak dio, gizarte gero eta hipermoderno, hiperkapitalista eta hiperindibidualista honen logikan, komunitate-loturak gero eta ahulagoak ageri zaizkigula eta hor euskarak galtzeko guztiak dituela. Euskararen etorkizuna, gertuko komunitate bizitzaren etorkizunaren norabide berean egon litekeela iruditzen zaio. Horretarako, kulturgintza eredua berpentsatzeko aukera aipatzen du Sarasuak, adibidez. Beti marginalak izanen garen kultura komertzialari zer pisu eman beharko geniokeen eta zenbat kultura komunitarioari, esaterako. Nire gogoeta ere hortik zihoan.
Komunitate ehuna sortzea dagokigu, beraz, baita dantzaren bitartez ere!
2023/03/08
Mila esker, Anartz eta Xabier, zuen arrapostuengatik.
Ez dut esaten egoera hau orokortua denik toki guztietan, noski. Aurrekoan Gari Otamendik ere kontatzen zigun, Añorgan behintzat ez dutela dantzariekin gisa honetako arazorik, eta hobe! :)
Xabier, armonia, oreka, elementu bakoitzean sakontzea... beti horren xinple eta horren zehatz. Gure iparrorratzean inkorporatuko ditugu kontzeptuok!
2023/03/03
Erabat ados, Oier! Dantzari zoragarriak dantzan ikusiko bagenitu sobran leudeke hitzezko diskurtso guztiak!
2021/08/02
"Musika egitera bazoaz eta ez baduzu dantzan pentsatzen, orduan ez zaude musika egiten benetan".
Jean Christian Galtxetabururi egin zioten elkarrizketa bat gogora ekarri dit esaldi horrek. Bertan errumaniako fanfarre bateko tronpeta-jole baten aipu bat aipatzen zuen berak ere: “musika guziak dantzarako dira”, zioen. errumaniar musikariak. Eta beste berebiar musikari batek, ondokoa: “ez baditugu dantzarazten, ez dakit zertarako garen”.
2021/04/23
Mila esker Mikel, Iñakirena bezalako biografiak ahanzturatik ateratzeagatik eta doluminak Mugerzaren senide, lagun eta gertukoei!
2021/04/19
Mila esker, Juanan!
2021/02/04
Mila esker, lagunok!