Orain arteko ekarpenak
Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik
2013/03/14
Sarri pentsatzen dugu gure dantzen urratsak, jantziak, doinuak... gureak direla eta kitto! Gureak diodanean esan nahi dut, gure herrikoak, edo gure herrialdekoak, edo Euskal Herrikoak bakarrik. Batzuetan aldiz, kasualitate batek, hari-mutur eder bat eskaintzen digu eta mataza ia bakarrik askatzen zaigu sudur aitzinean. Hona niri Otsagabiko Katxutxarekin gertatu zaidana.
Atsuak, Ituren eta Zubietako zomorro
2013/01/30
Pena handiz baina beste behin ere ez dut Ituren eta Zubietako inauterietan egoterik izan. Hala ere, saiatu naiz egunkarietan-eta, bertako berri irakurtzen eta irudiak begiratzen. Ederra behar zuen giroa, udaberriko eguraldiaz lagundua, gainera. Ikusi ditudan argazkietatik, batek ernegatu nau bere...
Poesia (eta dantza) gaurkotu beharraz
2013/01/17
Urtarrilaren 16an, poesia eguneratu beharrari buruzko kezken inguruko artikuloa idatzi zuen Iñigo Astiz kazetari rameganteak Berrian . Bertan hainbat idazleren hitzak jaso zituen Astiz-ek. Ni ez naiz poesia irakurle fina, baina interesa piztu zidan gaiak eta artikuloa irakurtzeko denbora hartu nue...
Ioannes de Quirno-ren herria: Dantxarinea
2012/12/12
Otsondotik jaitsi eta Urdazubira ezker hartzeko, Senperera Herri urratsera joateko, txikitan dentistara Hazparnera joateko... hainbatetan tokatu zaigu Dantxarineatik pasatzea, Nafarroatik Lapurdirako bidean. Dantzariok badugu gure herria propioa ere! pentsatu izan dut holakoetan. Ba ote dute beste nonbaiteko dantzariek haiei eskainitako herri bat? Asteburuan berriz ere pasa naiz handik eta beste galdera bat etorri zait burura. Dantxarinea bai... baina zer dantzariren etxea izanen da -enea hori? Gaur interneten pixka bat arakatu eta bilatu ditut datutxo batzuk. Agian ezagunak izanen dira, baina niretako berriak dira eta hemen bildu eta partekatzea otu zait.
San Fermin Aldapakoaren dantzak 2012
2012/09/20
Laugarren urtez karrikaratuko ditu Duguna dantza taldeak heldu den igandean, irailak 23, San Fermin aldapakoaren dantzak.
Biba Xune!!!!
2011/11/21
Gaurkoan ez nator dantzaz hitzegitera. Lehen banuen bestelako gaien inguruan solasteko beste txoko bat, baina hau da gelditzen zaidan bakarra eta barkatuko nauzue. Larunbatean Gartxot , Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren animaziozko filma ikusten izan nintzen. Dagoeneko banuen ikus eta senti ne...
Iruñeko erraldoien 7 jauziak
2011/07/21
Bitxikeri bat gaurkoan! Iruñeko erraldoien dantza errepertorioa kalejirek eta balts-ek osatzen dute batez ere. Noizean behin bada dianak eta rumbak dantzatzen dituenik ere (Afrikako erregeak eta Amerikako erreginak, noizbehinka). Iaz konpartsaren 150. urteurrena ospatzeko mutil-dantzekin, mazurke...
Txapelketak, eredu sortzaileak (baita San Ferminak iragartzeko kartelen kasuan ere)
2011/04/07
Irakurri izan dizkiot Oier Araolaza ri dantza eta bertso txapelketen inguruko bere iruzkinak , lehenago ere eta duela gutxi ere bai, bertsolarien jardunaldien karietara. Horietan, bere argudio nagusietako bat izaten da txapelketak "ereduak sortzeko, hedatzeko eta ezartzeko makinak" direla. "Txap...
Lotuneak: Okzitaniako inauterietatik San Ferminetara
2011/02/15
Aspaldian deus idatzi gabe eta gaur animatu naiz berriz. Jose Luis Ansorena k Txistulari aldizkarian idatzitako " Procedencia de algunas melodías populares vascas " artikuloan zera irakur dezakegu: ...Entre los colectivos que influyeron en la introducción de melodías exóticas en nuestra música p...
Lotuneak: Ekialdeko arin-arinak
2010/05/12
Beste bitxikeri baten berri gaurkoan. Gure plazetan gehien dantzatzen den dantza bikotea dugu fandangoa eta arin-arina edo, kopla izatekotan, jota eta porrusalda. 2/4 erritmoa duten arin-arin edo porruari erreparatuko diegu gaurkoan, izan ere, parekotasunak topatu baititugu hemengo eta ekialdeko ...
Orain arteko erantzunak
Aritz Ibañez Lusarreta - Lantz: Inauteriak 2012 zortzikoa, zaldikoa eta beste kontu batzuk
2014/03/03
Oso bideo didaktikoa eta iturri beretik hartua, frexko-frexkoa beraz! Pozgarria da ere Lantztar gazteak euskaraz solasten entzutea. Beste altxor txiki bat. Mila esker!
Aritz Ibañez Lusarreta - Manexaren gida: 11 gomendio Maskaradetan ez galtzeko
2014/02/21
Mila esker denoi! Zuek irakurtzen, nik idazten gozatu dudanaren erdia gozatu baduzue, ni pozik! :-)
Aritz Ibañez Lusarreta - Arizkun eta Erratzu: Gizakunde 2014
2014/02/19
Zeinen ederra Arizkun eta Erratzuko Gizakunde eguna eta zeinen ederra Eirek prestatutako bideoa ere! :-)
Aritz Ibañez Lusarreta - Santa Ageda dantzan ospatu dute Urdiain eta Altsasuko kintoek
2014/02/11
Hitzondo, Altsasuko herri webguneak ere bertako kintoen zortzikoaren irudi ederrak sareratu ditu: http://www.hitzondo.net/ind[…]k&Itemid=17&lang=es
Aritz Ibañez Lusarreta - Dantza Cuadernos de Etnologia y Etnografia de Navarra aldizkarian
2014/01/31
Lan txukuna, Julen! Artikulo horiek guztiak orain oso modu praktikoan ditugu eskura. Mila esker!
Aritz Ibañez Lusarreta - Mummers-ak Ternuan
2014/01/10
Joe ze ederrak!!!! Irudi luke Ituren-en edo Zalduendon daudela :)
Aritz Ibañez Lusarreta - Tia Gorak 109 urte bete ditu pandero karratua joz eta kantuan
2014/01/07
Tumatxa! Estanpa primitiboagorik... Bestetik, zer jaten dute Peñapardan?
Aritz Ibañez Lusarreta - Jantzien kodexa, XVI. mendera bidaia koloretsua
2013/12/05
Azken irudi hori ikusita, arrazoia izanen zuen Frai Bartolomek agian :P
Aritz Ibañez Lusarreta - Miranda del Castanar: Jota Serrana 2013
2013/11/20
Bikaina!!! Ze patxada duen mutilak baina zein zehastasun handiarekin egiten dituen urratsak. Gozada hutsa da dantzan ikustea.
Aritz Ibañez Lusarreta - USB Dantzariak: saltzeko orduan akordatzen dira ba gurekin!
2013/11/20
Eta 8 Gb ba al da soinu-zahar, mutil-dantza eta jauzi guztiak, besteak beste, gordetzeko aski memoria? :P