Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea

Orain arteko ekarpenak

Dantzarekin, erritmoarekin eta musikarekin jolasean: halaxe sortu da 'Dantzalaparta'

2017/01/16

Ostadar Dantza Taldeak pasa den urtarrilaren 7an eskaini zuen urteroko Gabonetako emanaldia Beasaingo Usurbe Antzokian. Aurten, ‘Dantzalaparta’ jarri diote izena ikuskizunari. Baina zer da ‘Dantzalaparta’? Zer esan nahi du? Zergatik? Dantza taldeak berak dauzka emanaldiari buruzko azalpenak...

Gehiago irakurri

"Dantzalaparta" izenburupean, Ostadar Dantza Taldearen urteroko Gabonetako emanaldia larunbatean Beasainen

2017/01/02

Aurtengo Gabonetan ere, Ostadar Dantza Taldeak urteroko euskal dantzen emanaldia eskainiko du Beasaingo Usurbe Antzokian, Dantzalaparta izenburupean. Ikuskizuna datorren larunbatean, urtarrilak 7, izango da arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Ohi bezala, abeslari eta musikari batzuek ere ikuskizunean...

Gehiago irakurri

Plaza dantzen ikastaroa urritik abendura Ostadar Dantza Taldearen eskutik Beasainen

2016/10/05

Pasa den ikasturtean Ostadar Dantza Taldeak antolatutako plaza dantzen ikastaroak izandako harrera ona ikusita, ikasturte honetan ere antolatzea erabaki dugu. Gisa honetan, iazko taldeak mantentzeaz gain, talde berrientzat ere ikastaroak eskainiko ditugu. Aurten ere ikastaroaren helburu nagusia ...

Gehiago irakurri

Beasaingo Dantza Topaketen XVI. eguna Ostadar Dantza Taldearen eskutik datorren igandean (maiatzak 15)

2016/05/11

Aurten ere, Beasaingo Loinatz jaiei behar bezalako amaiera emateko, Ostadar Dantza Taldeak urteroko dantza topaketen eguna antolatu du. Aurtengoa XVI. edizioa izango da, eta azken urteetan bezalaxe, festetako azken igandean, maiatzak 15, ospatuko da. Ohi bezala, Euskal Herri osotik etorritako dantz...

Gehiago irakurri

Plaza dantzen ikastaroa apiriletik ekainera Ostadar Dantza Taldearen eskutik

2016/04/01

Joan den hiruhilekoan Ostadar Dantza Taldeak antolatutako plaza dantzen ikastaroak harrera ona izan zuela ikusita, hiruhilabete honetan ere antolatzea erabaki da. Orain ere, ikastaroaren helburu nagusia dantza mota hauek dantzatzen irakastea, eta hauen inguruko azalpenak ematea izango da. Ikastaroa...

Gehiago irakurri

Beasaingo Ihauterietako dantza-desfile herrikoia Ostadar Dantza Taldearen eskutik

2016/02/02

Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfile herrikoia eskainiko du Ihauterietako larunbatean (otsailak 6) Beasaingo kaleetan zehar. Aurten ere, Euskal Herriko leku ezberdinetan egun hauetan ikus daitezkeen ihauterietako dantzak eskainiko dituzte. Ohi bezala, dantza taldeko kideez gainera...

Gehiago irakurri

Beasaingo Ihauterietako dantza-desfile herrikoirako entsegu irekiak Ostadar Dantza Taldearen eskutik

2016/01/15

Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfile herrikoia eskainiko du Ihauterietako larunbatean (otsailak 6) Beasaingo kaleetan zehar. Hori dela eta, aurten ere herritarrei ikuskizunean parte hartzeko gonbitea luzatu nahi die dantza taldeak, horretarako espreski antolatutako entsegu irekien bi...

Gehiago irakurri

'Urratsak bidegurutzean' dantza-ikuskizuna Ostadar Dantza Taldearen eskutik

2015/12/21

Aurtengo Gabonetan ere, Ostadar Dantza Taldeak urteroko euskal dantzen emanaldia eskainiko du Beasaingo Usurbe Antzokian, Urratsak bidegurutzean izenburupean. Ikuskizuna datorren larunbatean, hilak 26, izango da arratsaldeko 19:30ean. Sarreren prezioa 5 eurotakoa izango da. Urtero legez, Euskal ...

Gehiago irakurri

Plaza dantzen ikastaroa Ostadar Dantza Taldearen eskutik

2015/10/09

Ostadar Dantza Taldeak plaza dantzen inguruko ikastaroa antolatu du hiruhilabete honetarako. Ikastaroaren helburu nagusia dantza mota hauek dantzatzen irakastea, eta hauen inguruko azalpenak ematea izango da. Ikastaroaren iraupena 8-9 aste ingurukoa izango dela aurreikusten da (urriko azken aste...

Gehiago irakurri

Beasaingo Dantza Topaketen XV. eguna datorren igandean (maiatzak 24) ospatuko da

2015/05/20

Aurten ere, Beasaingo Loinatz jaietako egitarauaren barnean, Ostadar Dantza Taldeak urteroko dantza topaketen eguna antolatu du. Aurtengoa XV. edizioa izango da, eta azken urteetan bezalaxe, festetako azken igandean, maiatzak 24, ospatuko da. Ohi bezala, Euskal Herri osotik etorritako dantza-taldee...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Ostadar Dantza Taldea on 100 dantza ekitaldi pandemiak galarazi dituenak

2020/05/27

Beasaingo Dantza Topaketen XX. eguna (datorren igandean, maiatzaren 31n, izango zena).

Ostadar Dantza Taldea on Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia

2019/02/05

Egun on:
Inaute larunbatean (martxoak 2), Beasainen urteroko Inauterietako dantza-desfile herrikoia eskainiko dugu. Informazioa gure komunitateko txokoan ere jarri dugu. Eskertuko genizueke zerrenda honetan ere jarriko bazenute. https://dantzan.eus/kidea/O[…]-dantza-desfile-herrikoia-1

Mila esker
Ostadar D.T

Ostadar Dantza Taldea on Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia

2019/02/05

Egun on:
Inaute larunbatean (martxoak 2), Beasainen urteroko Inauterietako dantza-desfile herrikoia eskainiko dugu. Informazioa gure komunitateko txokoan ere jarri dugu. Eskertuko genizueke zerrenda honetan ere jarriko bazenute. https://dantzan.eus/kidea/O[…]-dantza-desfile-herrikoia-1

Mila esker
Ostadar D.T

Ostadar Dantza Taldea on Inauteriak 2018 oinarrizko egutegia

2018/01/14

Inaute larunbatean (otsailak 10), Ostadar Dantza Taldeak urteroko inauterietako dantza-desfile herrikoia eskainiko du Beasaingo kaleetan barrena, 10:30etik aurrera. Bertan, Euskal Herri mailako inauteri-dantza ezberdinak eskainiko ditugu. Dantzariez gainera, musikari laguntzaileak eta parte hartzera animatzen diren herritarrak ere irtengo dira.

Eskertuko genizueke zuen egutegian gure ekitaldia ere gehituko bazenute. Eskerrik asko aldez aurretik.

Ostadar Dantza Taldea on Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/23

Arratsalde on:
Inaute larunbatean (otsailak 25) urteroko Inauterietako dantza-desfile herrikoia eskainiko dugu Beasainen. Entsegu irekiak ere antolatu ditugu parte hartu nahi duten guztientzst. Dantzan.eus-eko gure txokoan jarri dugu informazioa, baina egutegi honetan ere gehituko bazenute eskertuko genizueke.
Mila esker!

Ostadar Dantza Taldea on Inauteriak 2016 oinarrizko egutegia

2016/01/15

Egun on:

Inaute larunbatean (otsailak 6), Beasainen, urteroko dantza-desfile herrikoia egingo dugu herriko kaleetan zehar, eta Euskal Herriko hainbat lekutan ikus daitezkeen ihauterietako dantzak eskainiko ditugu. Eskertuko genizueke gure ekitaldia ere egutegian sartuko bazenute.

Eskerrik asko aldez aurretik eta goza ditzagun ihauteriak dantza eginez!

Ostadar Dantza Taldea on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Inaute Larunbatean (hilak 1), Ostadar Dantza Taldeak ihauterietako dantza-desfilea eskainiko du Beasaingo kaleetan zehar. Eskertuko genizueke gure ekitaldia ere zuen egutegian sartuko bazenute. Mila esker!
Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com