Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea "Dantzalaparta" izenburupean, Ostadar Dantza Taldearen urteroko Gabonetako emanaldia larunbatean Beasainen

Dokumentuaren akzioak

"Dantzalaparta" izenburupean, Ostadar Dantza Taldearen urteroko Gabonetako emanaldia larunbatean Beasainen

"Dantzalaparta" izenburupean, Ostadar Dantza Taldearen urteroko Gabonetako emanaldia larunbatean Beasainen

Ostadar Dantza Taldeko kideak iazko Gabonetako emanaldian

Aurtengo Gabonetan ere, Ostadar Dantza Taldeak urteroko euskal dantzen emanaldia eskainiko du Beasaingo Usurbe Antzokian, Dantzalaparta izenburupean. Ikuskizuna datorren larunbatean, urtarrilak 7, izango da arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Ohi bezala, abeslari eta musikari batzuek ere ikuskizunean parte hartuko dute.

Urtero legez, Euskal Herriko txoko ezberdinetan aurki daitezkeen eta historikoki garrantzia izan duten dantzak eskainiko ditu Ostadar Dantza Taldeak. Aurten bereziki, dantzen erritmoak markatzeko modu ezberdinak erakutsaraziko dira, eta musika instrumentu askok (hala nola, txalapartak) presentzia berezia izango dute.

Ostadar Dantza Taldeak ikuskizunera etortzera animatzen ditu bai herritarrak eta baita euskal dantzetan interesatuta dauden guztiak ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero zein dantza taldearekin harremanetan jartzeko idatzi ostadardt@gmail.com helbidera, edota azaldu ostiraletan 19:30etik aurrera euren egoitzara (Oriamendi kalea, 10. zenbakia, Beasain).

Sarreren zozketa Goierriko Hitza egunkarian

Sarreren prezioa 5 eurotakoa izango da, eta jada salgai daude Usurbe Antzokiko lehiatilan. Dena den, egunean bertan ere, erosi ahalko dira.

Horrez gain, Goierriko Hitza egunkariak ikuskizunerako bina sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Ostegunera bitartean (urtarrilak 5) parte hartu ahalko da zozketan, eta irabazleen izenak ostiraleko alean (urtarrilak 6) argitaratuko dira. Irabazleek egunean bertan, antzokiko lehiatilan galdetuta eskuratu ahalko dituzte euren sarrerak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com