Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Larunbatean (otsailak 10), urteroko Beasaingo Inauterietako dantza-desfile herrikoia Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Larunbatean (otsailak 10), urteroko Beasaingo Inauterietako dantza-desfile herrikoia Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Larunbatean (otsailak 10), urteroko Beasaingo Inauterietako dantza-desfile herrikoia Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Beasain: Inauterietako dantza-desfile herrikoia (2018-02-10)

Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfile herrikoia eskainiko du Inaute larunbatean Beasaingo kaleetan barrena (otsailak 10). Aurten ere, Euskal Herriko hainbat lekutan egun hauetan ikus daitezkeen inauterietako dantzak eskainiko dituzte.

Ohi bezala, dantza taldeko kideez gainera, musikari laguntzaileak zein taldeak antolatutako entseguetara azaldutako herritarrak irtengo dira. Dena den, dantza-desfile irekia izango denez, larunbatean bertan herritarrei dantzara irteteko deia luzatzen die dantza taldeak elkarrekin inauteriak ospatzeko.

Ibilbideari dagokionez, desfilea 11:00etan hasiko da taldearen egoitzan (Oriamendi kalea, 10), eta dantzariak herriko kaleetan barrena ibiliko dira eguerdia bitartean. Eguraldi txarra egingo balu, berriz, dantza desfilea Gernika Pasealekuko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian egingo da.

Arratsaldean, festak jarraipena izango du, izan ere, Muxutruk taldeak erromeria eskainiko duelako 19:30ean Loinazko San Martin plaza azpian (erromeri hau Goierriko Erromeri Biraren hurrengo emanaldia izango da).

Ostadar Dantza Taldeak herritar, dantzari eta dantzazale guztiei gonbitea luzatzen die  elkarrekin inauteriak giro onean ospatzeko.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com