Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Inauteriak 2016 oinarrizko egutegia

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak 2016 oinarrizko egutegia

2016/01/13 10:00
Inauteriak 2016 oinarrizko egutegia

Zubietako joaldunak 2015. Argazkia: Eire Vila - dantzan.eus CC BY-SA

Goiz datoz aurten, eta gainean ditugu beraz inauterien data nagusiak. Ohi bezala urtarrilean iristen dira inauteriak zenbait herritara, baina gainera, data nagusiak otsaileko lehen astean direnez, aurten Kandelaria, San Blas eta Santa Ageda inauteriekin nahasian tokatuko dira hainbat herritan. Urtero bezela, inguruan topatu daitezkeen neguko festetara gonbidatu nahi zaituztegu, eta horretarako hemen duzue 2016 urteko inauterien oinarrizko egutegi bat. Jakina, ez dira denak, eta gogoratu, inauteriak bihurri samarrak izaten direla, eta inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni dela.

Inauteri giroan maskaradak ospatzen dira Zuberoan, eta beraz, hona hemen Sohüta-Hokiko gazteen maskaraden egutegi osoa.

2016an hauek izango dira inauteri data nagusiak

  • Otsailaren 4a, Ostegun gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsalbiko, Sasikoipetsu
  • Otsailaren 5a, Ostirala, Ostiral mehea, Barixaku erregularra...
  • Otsailaren 6a, Larunbata, Inaute larunbata edo Zaldunita bezpera
  • Otsailaren 7a, Igandea, Inaute igandea, Zaldunita...
  • Otsailaren 8a, Astelehena, Astelehen inautea, Astelehenita...
  • Otsailaren 9a, Inaute asteartea, Asteartita, Asteartiñabete, Aratuste martitzena...

Inauteriak 2016 egutegia

Urtarrilak 16, larunbata

  • Ezpeleta: Kaskarotak
  • Beskoitze: Kaskarotak

Urtarrilak 17, igandea

  • Beskoitze: Kaskarotak
  • Ezpeleta: Kaskarotak
  • Sohüta: Maskaradak

Urtarrilak 21, osteguna

  • Arantza: Mozorro zuriak

Urtarrilak 22, ostirala

  • Arantza: Mozorro zuriak

Urtarrilak 23, larunbata

  • Andoain: Puska biltzea eta Axeri-dantza
  • Ezpeleta: Kaskarotak
  • Arizkun, Erratzu: Gizakundea

Urtarrilak 24, igandea

  • Muskildi: Maskaradak
  • Ezpeleta: Kaskarotak
  • Leitza: Ihoteak

Urtarrilak 25, astelehena

  • Leitza: Ihoteak

Urtarrilak 26, asteartea

  • Leitza: Ihoteak

Urtarrilak 28, osteguna

  • Aurtitz: Joaldunen puska biltzea

Urtarrilak 29, ostirala

  • Donibane Garazi: Santibate
  • Igantzi: Puska biltzea

Urtarrilak 30, larunbata

  • Igantzi: Puska biltzea
  • Eibar: Koko marruak baserriz-baserri eskean eta koko-dantzak
  • Oiartzun: Intxixuak auzoz auzo eskean
  • Tolosa: Kaldereroak
  • Iruñea: Kauteroen kalejira
  • Lizartza: Baserriz baserriko puska biltzea
  • Asparrena: Arabako herri inauteriak
  • Lizarra: Kalez-kaleko eskea eta Aldabikaren erreketa
  • Donibane-Lohitzune: Hartzaren eguna
  • Anoeta: Baserrietan eskea eta soka-dantza
  • Igantzi: Puska biltzea
  • Donamaria: Puska biltzea
  • Itsasu: Puska biltzea eta Zan Pantzarrem erretzea
  • Arano: Puska biltzea
  • Donapaleu: Santibate
  • Bakaiku: Kamarroak

Urtarrilak 31, igandea

  • Ituren: Joaldunen puska biltzea
  • Aurtitz: Joaldunen puska biltzea
  • Beskoitze: Kaskarotak
  • Iruri: Maskaradak

Otsailak 1, astelehena

  • Ituren, Aurtitz eta Zubieta: Mozorroak eta Joaldunak

Otsailak 2, asteartea:

  • Ituren, Aurtitz eta Zubieta: Mozorroak eta Joaldunak

Otsailak 4,ostegun gizena

  • Eskoriatza: Urdelardero eguna
  • Errenteria: Azeri-dantza
  • Lezo: Trapujaleen jaitsiera

Otsailak 5, ostiral mehea

  • Agurain: Porreteroa eta Sorgina
  • Segura: Hartzaren esnaera
  • Eibar: Kaldereroak

Otsailak 6, Inaute larunbata

  • Elizondo: Puska-biltzea eta Sagar-dantza
  • Galdako: Altsasuko inauteria
  • Behobia: Puska biltzea
  • Cintruenigo: Zarramuskeroak
  • Hernani: Axeri-dantza
  • Donostia: Jardinzayen konpartsa
  • Gallarta: Kalez-kaleko eskea eta dantzak
  • Urruña: Etxez-etxeko eskea eta San Pantzarren auzibidea
  • Itsasu: Puska biltzea
  • Laudio: Leziagako sorgina
  • Durango: Surrandiak
  • Urruña: Etxez-etxeko eskea
  • Beasain: Inaute-desfilea
  • Hergarai: Puska biltzea eta inauteria

Otsailak 7, inaute igandea edo Zaldunita

  • Bera: Inude eta artzaiak
  • Zalduondo: Markitos
  • Unanua: Mamoxarro txikien eguna
  • Amezketa: Talaik
  • Abaltzisketa: Txantxoak
  • Aretxabaleta: Txino-dantza
  • Lesaka: Goitarrak, Zakuzarrak
  • Markina-Xemein: Zahagi-dantza eta Hartza
  • Mundaka: Atorrak
  • Azpeitia: Elegante eguna
  • Uztaritze: Errobiko kaskarotak
  • Donibane Lohizune: Kaskarotak
  • Donibane Garazi: Libertimendua
  • Gernika: Marrauen soka-dantza
  • Beskoitze: Kaskarotak
  • Antzuola: Sorgin-dantza
  • Donostia: Jardinzayen konpartsa
  • Iruñea: Puska-biltza eta kalejira arratsaldean
  • Beskoitze: Kaskarotak
  • Kuartango: Arabako herri inauteriak
  • Uztaritz: Kaskarotak
  • Itsasu: Puska biltzea
  • Maule-Lextarre: Maskaradak

Otsailak 8, inaute astelehena

  • Amezketa: Talai-dantzariak
  • Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean
  • Bera: Zingar-arraultze eskea
  • Goizueta: Puska biltzea baserrietan
  • Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
  • Burlata: Martingala

Otsailak 9, inaute asteartea

  • Arizkun: Sagar-dantza eta Hartza
  • Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
  • Goizueta: Zahagi-dantza
  • Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean
  • Laudio: Leziagako sorgina
  • Unanua: Mamoxarroak
  • Altsasu: Momotxorroak
  • Burlata: Martingala
  • Agoitz: Cascabobos eta Mascaritak
  • Lekeitio: Estudiantina
  • Eskoriatza: Kukumarroak
  • Kanpezu: Toribio
  • Uztaritze: Zanpanzar
  • Errenteria: Sardinaren ehorzketa
  • Lezo: Trapujaleen jaitsiera
  • Atharratze: Sohüta-Hokiko maskaradak

Otsailak 13, larunbata

  • Olazti: Zamarroak eta Neskak
  • Sanfuentes: Kalez-kaleko eskea eta dantzak
  • Ihabar: Puska biltzea
  • Bardoze: Kaskarotak

Otsailak 14, igandea

  • Ihabar: Inauteria
  • Urdiñarbe: Maskaradak

Otsailak 20, larunbata

  • Bardoze: Kaskarotak eta San Pantzarren epaiketa

Otsailak 21, igandea

  • Donapaleu: Libertimendua

 

    ***

    Maskaradak Zuberoan

    • Otsailak 28, igandea: Gamere-Zihiga
    • Martxoak 06, igandea: Ezpeize
    • Martxoak 13, igandea: Idauze
    • Martxoak 20, igandea: Santa Grazi 
    • Martxoak 27, igandea: Barkoxe
    • Apirilak 03, igandea: Aloze
    • Apirilak 10, igandea: Hoki
    • Apirilak 17, igandea: Mitikile
    Oharra: Gogoratu, erreferentzia moduan erabiltzeko dela egutegi hau, izan ere, egutegia argitaratzeko orduan hainbat ospakizun ezin izan ditugu konfirmatu, inauteri asko azken orduan antolatzen baitira (batzutan gertatu arte ez baita jakiten egingo denik ere...), beraz, inora joan aurretik konfirmatu. Zerbait zuzendu edo osatu nahi izanez gero utzi erantzuna azpian. Ongi pasa inauteriak!

    Dokumentuaren akzioak

    2016/01/14 12:38
    Eskerrikasko Dantzan. Zuek beti hor euskal eginkizunen gainean
    2016/01/15 12:05
    Egun on:

    Inaute larunbatean (otsailak 6), Beasainen, urteroko dantza-desfile herrikoia egingo dugu herriko kaleetan zehar, eta Euskal Herriko hainbat lekutan ikus daitezkeen ihauterietako dantzak eskainiko ditugu. Eskertuko genizueke gure ekitaldia ere egutegian sartuko bazenute.

    Eskerrik asko aldez aurretik eta goza ditzagun ihauteriak dantza eginez!

    Erantzun

    Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.