Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Larunbat honetan (otsailak 25), Beasaingo Inauterietako dantza-desfile herrikoia Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Larunbat honetan (otsailak 25), Beasaingo Inauterietako dantza-desfile herrikoia Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Larunbat honetan (otsailak 25), Beasaingo Inauterietako dantza-desfile herrikoia Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Dantza desfilea iragartzeko kartela (Ostadar Dantza Taldea)

Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfile herrikoia eskainiko du Inauterietako larunbatean Beasaingo kaleetan zehar (otsailak 25). Aurten ere, Euskal Herriko hainbat lekutan egun hauetan ikus daitezkeen inauterietako dantzak eskainiko dituzte.

Ohi bezala, dantza taldeko kideez gainera, musikari laguntzaileak zein taldeak antolatutako entseguetara azaldutako herritarrak irtengo dira. Dena den, dantza-desfile irekia izango denez, larunbatean bertan herritarrei dantzara irteteko deia luzatzen die dantza taldeak elkarrekin inauteriak ospatzeko.

Ibilbideari dagokionez, desfilea 10:30ean hasiko da taldearen egoitzan (Oriamendi kalea, 10), eta herriko kale nagusiak zeharkatuko ditu eguerdia bitartean. Eguraldi txarra egingo balu, berriz, dantza desfilea Gernika Pasealekuko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian egingo da.

Arratsaldean, berriz, festak jarraipena izango du, izan ere, Muxutruk taldeak erromeria eskainiko duelako 19:00etatik aurrera Loinazko San Martin plaza azpian (erromeri hau Goierriko Erromeri Biraren hurrengo emanaldia izango da).

Ostadar Dantza Taldea 2014

Azken entsegu irekiak:

Desfilean parte hartzeko interesa duen edonorentzat, hauek izango dira azken entsegu irekiak (guztiak taldearen egoitzan izango dira):

  • Asteazkena, hilak 22, 18:45ean edota 20:00etan
  • Ostirala, hilak 24, 20:00etan

Ostadar Dantza Taldeak beasaindar eta parte hartu nahi duten guztiei luzatzen die gonbitea elkarrekin inauteriak giro onean ospatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, entseguetara azalduta edota ostadardt@gmail.com helbidera idatzita jar daiteke taldearekin harremanetan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com