Inauterietako Beasaingo dantza-desfilea prestatzeko entsegu irekiak Ostadar Dantza Taldearen eskutik
Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfile herrikoia eskainiko du Inaute larunbatean (otsailak 25) Beasaingo kaleetan zehar. Hori dela eta, aurten ere herritarrentzat zein desfilean parte hartu nahi duen edozeinentzat entsegu irekiak antolatu ditu dantza taldeak:
- Asteazkenetan 18:45etik 19:45era edota 20:00etik 21:00era
- Ostiraletan, 20:00etan
- Larunbatetan, 11:00etan
Entsegu guztiak Ostadar Dantza Taldearen egoitzan (Beasaingo Oriamendi kalea, 10) izango dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, dantza taldearekin ostadardt@gmail.com helbidera idatzita, edota entsegu orduetan taldearen egoitzara azalduta jar zaitezkete.