Dokumentuaren akzioak
Plaza dantzen ikastaroa maiatzetik ekainera Ostadar Dantza Taldearen eskutik
Orain arte Ostadar Dantza Taldeak antolatutako plaza dantzen ikastaroko deialdiek harrera ona izan dutela ikusita, ikasturteko azken hiruhileko honetan ere deialdi berriak antolatzea erabaki dugu.
Ikastaroaren helburu nagusia, ‘plaza dantza’ edota erromerietako dantza gisa ezagutzen diren koreografiak irakastea izango da, hauen inguruko azalpenak ematearekin batera. Ikastaroaren epea maiatzeko bigarren astetik ekaineko azken astera bitartekoa izango da. Ikastaroa Ostadar Dantza Taldearen egoitzan (Beasaingo Oriamendi kalea, 10) eskainiko da.
Ikastaroan izena emateko:
Ikastaroan izena eman nahi duenak bi ordutegi hauetako bat aukeratu ahalko du:
- Asteartetan, 19:00etatik 20:00etara
- Asteazkenetan, 20:00etatik 21:00etara
Izena emateko, modu hauetara jar daiteke gurekin harremanetan:
- Gure helbide elektronikora idatzita (ostadardt@gmail.com). Mezua idazterakoan gai gisa “Plaza dantzen ikastaroa” idaztea eskertuko genuke.
- Telefonoz edo whatsapp bidez honako zenbakietara idatzita/deituta:
- 635 731 166 (Xabi)
- 664 296 257 (Amaia)
- Sare sozialen bidez: Facebook (Ostadar Dantza Taldea) eta Twitter (@OstadarDantza)
- Dantza taldeko bilkurak egiten ditugun ordutegian gure egoitzara azalduta (ostiraletan, 19:30etatik aurrera).
Baldintzak eta oharrak:
- Nahiz eta ikastaroan izena emateko ez den adin-muga jakinik izango, ikastaroa batez ere helduei zuzendutakoa izango da
- Ordainketaren informazioa izena ematen dutenei jakinaraziko zaie
- Izena emateko azken eguna, maiatzaren 7a, igandea, izango da.
Ostadar Dantza Taldetik ikastaroan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta dantza eginez astero tarte atsegin bat igarotzera. Zuen zain izango gaituzue!!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ostadar Dantza Taldea
Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com