Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea

Orain arteko ekarpenak

Nahi bai, baina oraindik ez da posible izan

2022/01/12

Gabonen aurretik jakinarazi genuen gure urteroko Eguberrietako emanaldia atzeratu egingo genuela . Datorren larunbaterako, urtarrilaren 22rako, jarrita genuen data berria, baina berriz ere pena handiz eta egoerak behartuta, emanaldia bertan behera gelditzen dela jakinarazten dizuegu. ...

Gehiago irakurri

Atzerapenez, baina dantzan jarraituko dugu

2021/12/15

Dakizuenez, urteroko ohitura dugu Eguberrien bueltan Euskal Herriko hainbat dantzez osatutako emanaldia eskaintzea Beasaingo Usurbe Antzokian. Aurten, ordea, (batez ere bizitzen ari garen egoera bereziak baldintzatuta), urteroko gure emanaldi hau atzeratu behar izan dugu. Hori dela eta, okerrik...

Gehiago irakurri

Beasaingo Inauteri herrikoiak: dantza-desfile herrikoia datorren larunbatean (otsailak 22)

2020/02/16

Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfile herrikoia eskainiko du Inaute larunbatean Beasaingo kaleetan barrena (otsailak 22). Aurten ere, Euskal Herriko hainbat lekutan, Inauterietan ikus eta dantza daitezkeen inauterietako dantza herrikoiak eskainiko dituzte. Ohi bezala, dantza ta...

Gehiago irakurri

Beasaingo aurtengo Inauterietako dantza-desfile herrikoia prestatzeko entsegu irekiak

2020/01/20

Urtero legez, Inaute larunbatean (otsailak 22) dantza-desfile herrikoia eskainiko dugu Beasaingo kaleetan zehar. Azken urteetan bezalaxe, aurten ere, dantza-taldetik herritarrak zein interesatuta dauden guztiak parte hartzera gonbidatzen eta animatzen ditugu. Helburu nagusia Beasaingo herr...

Gehiago irakurri

Euskal Herrian barrena bidaiatuz eraikitako dantza-emanaldia

2019/12/17

Aurten ere, Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak urteroko Gabonetako dantza emanaldia eskainiko du datorren larunbatean (abenduak 21). Emanaldia herriko Usurbe Antzokian izango da, arratsaldeko 19:30ean, eta sarrera doakoa izango da. Emanaldi honekin, Euskal Herrian barrena bidaiatzera gonbidatu ...

Gehiago irakurri

Plaza dantzen ikastarorako deialdi berria, urritik aurrera Beasainen

2019/10/02

Aurreko ikasturteetan Ostadar Dantza Taldeak antolatutako plaza dantzen ikastaroak izandako harrera ona ikusita, 2019-2020. ikasturtean ere deialdi berria egitea erabaki dugu, aurreko urteetako taldeak mantentzearekin batera. Ikastaroaren helburu nagusia plaza dantza gisa ezagutzen ditugun koreogr...

Gehiago irakurri

Beasaingo Dantza Topaketen XIX. eguna igandean (ekainak 9)

2019/06/06

Aurten ere, Beasaingo Loinatz jaiak behar bezala amaitzeko, Ostadar Dantza Taldeak urteroko dantza topaketen eguna antolatu du jaietako azken igandean (ekainak 9). Aurtengoa XIX. edizioa izango da, eta honako talde hauek izango dira aurtengo gonbidatuak: Adurtza Dantza Taldea (Gaste...

Gehiago irakurri

Urteroko inauterietako dantza-desfilea Beasainen datorren larunbatean (martxoak 2)

2019/02/26

Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfile herrikoia eskainiko du Inaute larunbatean Beasaingo kaleetan barrena (martxoak 2). Aurten ere, Euskal Herriko hainbat lekutan, Inauterietan ikus eta dantza daitezkeen inauterietako dantza herrikoiak eskainiko dituzte. Ohi bezala, dantza tald...

Gehiago irakurri

Beasaingo Inauterietako dantza-desfile herrikoia prestatzeko entsegu irekiak

2019/02/05

  Urtero legez, Inaute larunbatean (martxoak 2) dantza-desfile herrikoia eskainiko dugu kaleetan zehar. Azken urteetan bezalaxe, aurten ere, dantza-taldeak herritarrak zein interesatuta dauden guztiak bertan parte hartzera gonbidatzen eta animatzen ditugu. Helburu nagusia Beasaingo herria in...

Gehiago irakurri

Ostadarreko kolore guztien dantza

2018/12/16

Dantzak batzen gaitu. Askotan esaten dugu dantzatzen duen herria ez dela inoiz hilko eta herriagandik jaso ditugun dantzak herriari bueltan eskaini nahi izaten dizkiogula. Horixe izan da beti Ostadar Dantza Taldea osatu dugun guztion helburua, dantzaren bidez gure herriarekin komunikatzea. ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Ostadar Dantza Taldea on 100 dantza ekitaldi pandemiak galarazi dituenak

2020/05/27

Beasaingo Dantza Topaketen XX. eguna (datorren igandean, maiatzaren 31n, izango zena).

Ostadar Dantza Taldea on Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia

2019/02/05

Egun on:
Inaute larunbatean (martxoak 2), Beasainen urteroko Inauterietako dantza-desfile herrikoia eskainiko dugu. Informazioa gure komunitateko txokoan ere jarri dugu. Eskertuko genizueke zerrenda honetan ere jarriko bazenute. https://dantzan.eus/kidea/O[…]-dantza-desfile-herrikoia-1

Mila esker
Ostadar D.T

Ostadar Dantza Taldea on Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia

2019/02/05

Egun on:
Inaute larunbatean (martxoak 2), Beasainen urteroko Inauterietako dantza-desfile herrikoia eskainiko dugu. Informazioa gure komunitateko txokoan ere jarri dugu. Eskertuko genizueke zerrenda honetan ere jarriko bazenute. https://dantzan.eus/kidea/O[…]-dantza-desfile-herrikoia-1

Mila esker
Ostadar D.T

Ostadar Dantza Taldea on Inauteriak 2018 oinarrizko egutegia

2018/01/14

Inaute larunbatean (otsailak 10), Ostadar Dantza Taldeak urteroko inauterietako dantza-desfile herrikoia eskainiko du Beasaingo kaleetan barrena, 10:30etik aurrera. Bertan, Euskal Herri mailako inauteri-dantza ezberdinak eskainiko ditugu. Dantzariez gainera, musikari laguntzaileak eta parte hartzera animatzen diren herritarrak ere irtengo dira.

Eskertuko genizueke zuen egutegian gure ekitaldia ere gehituko bazenute. Eskerrik asko aldez aurretik.

Ostadar Dantza Taldea on Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/23

Arratsalde on:
Inaute larunbatean (otsailak 25) urteroko Inauterietako dantza-desfile herrikoia eskainiko dugu Beasainen. Entsegu irekiak ere antolatu ditugu parte hartu nahi duten guztientzst. Dantzan.eus-eko gure txokoan jarri dugu informazioa, baina egutegi honetan ere gehituko bazenute eskertuko genizueke.
Mila esker!

Ostadar Dantza Taldea on Inauteriak 2016 oinarrizko egutegia

2016/01/15

Egun on:

Inaute larunbatean (otsailak 6), Beasainen, urteroko dantza-desfile herrikoia egingo dugu herriko kaleetan zehar, eta Euskal Herriko hainbat lekutan ikus daitezkeen ihauterietako dantzak eskainiko ditugu. Eskertuko genizueke gure ekitaldia ere egutegian sartuko bazenute.

Eskerrik asko aldez aurretik eta goza ditzagun ihauteriak dantza eginez!

Ostadar Dantza Taldea on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Inaute Larunbatean (hilak 1), Ostadar Dantza Taldeak ihauterietako dantza-desfilea eskainiko du Beasaingo kaleetan zehar. Eskertuko genizueke gure ekitaldia ere zuen egutegian sartuko bazenute. Mila esker!
Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com