Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Plaza dantzen ikastaroa osatzeko deialdi berria Beasainen, Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Plaza dantzen ikastaroa osatzeko deialdi berria Beasainen, Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Plaza dantzen ikastaroa osatzeko deialdi berria Beasainen, Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Helduen Plaza dantzen ikastaroko deialdi berria Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Aurreko ikasturteetan zehar Ostadar Dantza Taldeak antolatutako Plaza dantzen ikastaroek harrera ona izan dutela ikusita, 2023-2024. ikasturtean ere deialdi berria egitea erabaki dugu, aurreko urteetan sortutako taldeak mantentzearekin batera. Ikastaroaren helburu nagusia plaza dantza gisa ezagutzen ditugun koreografiak irakastea da, hauei buruzko azalpenak ematea da.

Ikastaroa astelehenetan eskainiko da, 19:00etatik 20:00etara, datorren urriaren 2tik aurrera. Ikastaroa gure egoitzan eskainiko da (Beasaingo Oriamendi kalea, 10)

 

Ikastaroan izena emateko:

Ikastaroan izena emateko interesatuta dagoena modu hauetara jar daiteke gurekin harremanetan:

 

Baldintzak eta oharrak:      

  • Nahiz eta ikastaroan izena emateko ez den adin-mugarik izango, ikastaroa batez ere jende helduari zuzendutakoa izango da
  • Izena emateko epemugarik ez da egongo. Hala ere, ikastaldea hobeto antolatu ahal izateko, ikastaroa hasi aurretik apuntatzea eskertuko genuke (urriaren 2a, astelehena, baino lehen)
  • Ikastaroaren ordainketaren informazioa izena ematen dutenei jakinaraziko zaie.

 

Amaitzeko, Ostadar Dantza Taldetik ikastaroan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta dantza eginez astero tarte atsegin bat igarotzera. Zuen zain izango gaituzue! 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com