Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea 2022ko Beasaingo Inauterietako dantza-desfilea Inaute larunbatean

Dokumentuaren akzioak

2022ko Beasaingo Inauterietako dantza-desfilea Inaute larunbatean

2022ko Beasaingo Inauterietako dantza-desfilea Inaute larunbatean

2022ko Beasaingo Inauterietako dantza desfilea

Ia bi urteko etenaren ondoren, Beasaingo Ostadar Dantza Taldea kalera irtengo da datorren larunbatean (otsailak 26), inaute larunbateko dantza desfile herrikoia eskaintzera. Pandemiak behartuta, iaz ez zen dantza-desfile herrikoia egitea posible izan, baina aurten egoera hobea dela ikusita, dantza taldeak urteroko ohitura berreskuratzea erabaki du.

Desfilean zehar, ohi bezala, Euskal Herriko hainbat lekutan, Inauterietan ikus eta dantza daitezkeen inauterietako dantza herrikoiak eskainiko dira. Aurten, gainera, hainbat lekutan Inauteriak ospatuko ez direnez, Ostadar Dantza Taldeak keinu eta omenaldi txiki bat egin nahi izan die bertan behera gelditu izan diren kultur jarduera guztiei.

Dantza taldeko kideekin batera, musikari laguntzaileak, Aurtzaka Dantza Taldeko lagunak eta Plaza dantzen ikastaroko kideak irtengo dira. Dantza-desfilea goizeko 10:30ean hasiko da Ostadar Dantza Taldearen egoitzatik (Oriamendi kalea, 10), eta eguerdia bitartean herriko kaleetan barrena ibiliko dira (hala nola Nafarroa Etorbidea, Kale Nagusia edota Bideluze plaza).

Egoerak behartuta, aurten herritarrei parte hartzeko deialdi irekirik ez egitea erabaki da, baina herritarrei egunean bertan desfileaz gozatzeko deia egiten die dantza taldeak, elkarrekin inauteriak ospatzeko. Aurtengo egoera oraindik ere berezia dela kontuan izanda, eguerdiko bazkari herrikoia eta arratsaldeko erromeria ez dira egingo.

Arduraz eta elkar zainduz, baina gauza guztien gainetik, pozez eta ilusioz, Ostadar Dantza Taldeak herritar, dantzari eta dantzazale guztiak gonbidatzen ditu Beasaina Inaute larunbatean, elkarrekin inauteriak giro onean ospatzeko, eta herriko kaleak musikaz eta dantzaz janzteko.

 

Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com