Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Beasaingo Dantza Topaketen XXI. eguna datorren igandean (maiatzak 28)

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo Dantza Topaketen XXI. eguna datorren igandean (maiatzak 28)

Beasaingo Dantza Topaketen XXI. eguna datorren igandean (maiatzak 28)

Beasaingo Dantza Topaketen XXI. eguna (2023-05-28)

Urtero bezalaxe, Beasaingo Loinatz jaien barruan, Ostadar Dantza Taldeak urteroko Dantza Topaketen Eguna antolatu du jaietako azken igandean (maiatzak 28). Aurtengoa XXI. edizioa izango da, eta honako talde hauek izango dira aurtengo gonbidatuak:

  • Adurtza dantza taldea (Gasteiz)
  • Arrotxapea Dantzan taldea (Iruñea)
  • Etorkizuna dantza eskola (Altsasu)

 

Ohi bezala, egitaraua egun osokoa izango da. Goizean, 12:00etatik aurrera, talde gonbidatuak Beasaingo kaleetan zehar dantzatuz ibiliko dira; talde batzuk Tren geltokitik (Nafarroa Etorbidea), eta beste batzuk Kale Nagusitik (Basakana tabernaren paretik) hasita. Hiru taldeak 13:00ak aldera elkartuko dira Erauskin plazan, eta hiru taldeek emanaldi bateratua eskainiko dute 13:30ean, Bideluze plazan.

Arratsaldean, berriz, 17:00etatik aurrera, dantza-poteo irekia izango da Kale Nagusian zehar. Eta eguna behar bezala biribiltzeko, 18:30ean, azken kalejira irekia izango da Kale Nagusitik Erauskin plazara.

Ostadar Dantza Taldetik topaketak ikustera etortzeko eta bertan dantzatzeko deia luzatzen diegu herritar zein dantzazale guztiei, herriko Loinatz Jaiak guztiok dantzan behar bezala amaitu ditzagun.

Oharra: eguraldi txarra egingo balu, goizeko taldeen ikuskizunak Loinazko San Martin plaza azpian eta pergoletako frontoian eskainiko dira.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com