Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07 09:25

 

Inauteriak, ihauteriak, ihoteak, aratusteak, aratostiak edo karnabalak. 2014an honako hauek izanen dira data nagusiak:

  • Otsailaren 27a, Ostegun gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsabilko, Sasikoipetsu...
  • Otsailaren 28a, Ostirala, Ostiral mehea, Barixaku erregularra,...
  • Martxoaren 1a, Larunbata, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
  • Martxoaren 2a, Igandea, Inaute Igandea, Zaldunita..
  • Martxoaren 3a, Astelehena, Astelehen inautea, Astelehenita,...
  • Martxoaren 4a, Inaute Asteartea, Asteartita,...Asteartiñabete, Aratuste martitzena,
 Aurreko urteetan bezala, datak oinarritzat hartuta 2014eko inauteri egutegia osatu dugu. Erne ibili inauteri horietakoren bat ikustera joateko asmorik edukiz gero, hobe da bertara deitu eta ospakizunak baieztatzea!
Zuberoako Maskaraden egutegi osoa ikusi nahi izanez gero, hemen sakatu.

Iñauteriak 2014 egutegia 

Urtarrilak 30, osteguna

    • Andoain: Axeri-dantzarien puska biltzea 

 

Otsailak 8, larunbata

    • Beskoitze: kaskarotak etxez etxe
    • Donibane Lohitzune: Hartzaren eguna
    • Senpere: Etxez etxe eskea

 

Otsailak 9, igandea
    • Beskoitze: kaskarotak etxez etxe
    • Donostia: Inude eta artzaiak
    • Senpere: Etxez etxe eskea
    • Atharratze: Maskaradak

 

Otsailak 15, larunbata
    • Beskoitze: kaskarotak etxez etxe
    • Senpere: Etxez etxe eskea
    • Arizkun-Erratzu: Gizakunde: sagardantzak, mozorro-dantza eta Jantziloren epaiketa eta erretzea
    • Andoain: Axeri-dantzarien puska biltzea

Otsailak 16, igandea

    • Ainharbe: Maskaradak
Otsailak 22, larunbata
    • Beskoitze: kaskarotak etxez etxe
    • Lizarra: Aldabikaren erreketa
    • Eibar: Koko-dantzak eta koko-eskea
    • Asparrena: Egino, Ilarduia eta Andoin-eko inauteriak
    • Oiartzun: Intxixuak
    • Tolosa: Kaldereroak
    • Lizartza: Puska biltzea baserrietatik
    • Arano: Puska-biltzea eta Zahagi-dantza
    • Iruñea: Kauteroen kalejira eta festa

 

Otsailak 23, igandea

    • Beskoitze: kaskarotak etxez etxe
    • Lizartza: inauteri dantzak
    • Hazparne: Kaskarotak

 

Otsailak 27, Ostegun Gizena
    • Errenteria: Azeri-dantza
    • Bera: Zingar-arrautze eskea eta Iñude eta artzaiak
    • Eskoriatza: Urdelardero eguna

 

Otsailak 28, Ostiral mehea
    • Eibar: Kaldereroak
    • Agurain: Porreteroa eta Sorgina
    • Segura: Hartzaren esnaera
    • Iruñea: Landa-inauteria

 

Martxoak 1, Inaute Larunbata
    • Bera: Kauteren konpartsa
    • Olazti: Zamarroak eta Neskak
    • Elizondo: puska-biltzea eta Sagar-dantza.
    • Galdako: Altsasuko inauteria
    • Agoitz: Cascabobos eta Mascaritak
    • Laudio: Leziagako sorgina
    • Behobia: Puska biltzea
    • Durango: Surrandiak
    • Cintruenigo: Zarramuskeroak
    • Hernani: Axeri-dantza
    • Donostia: Jardinzayen konpartsa
    • Beasain: dantza-desfilea, Ostadar taldea
    • Iruñea: haurren puska-biltzea goizean eta mozorro kalejira arratsaldean

 

Martxoak 2, Inaute Igandea edo Zaldunita
    • Bera: Inude eta artzaiak
    • Zalduondo: Markitos
    • Unanua: Mamoxarro txikien eguna
    • Amezketa: Talaik
    • Abaltzisketa: Txantxoak
    • Aretxabaleta: Txino-dantza
    • Lesaka: Goitarrak, Zakuzarrak
    • Markina-Xemein: Zahagi-dantza eta Hartza
    • Mundaka: Atorrak
    • Azpeitia: Elegante eguna
    • Uztaritze: Errobiko kaskarotak
    • Luzaide: Inauteak
    • Donibane Lohizune: Kaskarotak
    • Donibane Garazi: Libertimendua
    • Unanu: Mamuxarroak
    • Gernika: Marrauen soka-dantza
    • Beskoitze: Kaskarotak
    • Antzuola: Sorgin-dantza
    • Aretxabaleta: Txino-dantza
    • Cintruenigo: Zarramuskeroak
    • Altzürükü: Maskaradak
    • Donostia: Jardinzayen konpartsa
    • Iruñea: Puska-biltza eta kalejira arratsaldean

 

Martxoak 3, Inaute Astelehena

    • Amezketa: Talai-dantzariak
    • Burlata: Martingala
    • Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean
    • Bera: Zingar-arraultze eskea

 

Martxoak 4, Inaute Asteartea 
    • Arizkun: Sagar-dantza eta Hartza
    • Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
    • Goizueta: Zahagi-dantza
    • Unanua: Mamoxarroak
    • Altsasu: Momotxorroak
    • Agoitz: Cascabobos eta Mascaritak
    • Lekeitio: Estudiantina
    • Eskoriatza: Kukumarro
    • Kanpezu: Toribio
    • Uztaritze: Zanpanzar
    • Errenteria: Sardinaren ehorzketa

 

Hauek dira urtetik urtera errepikatzen diren  inauteri data nagusiak (2014 urteari egokituak), inork bere ingurukorik faltan sumatzen badu edo zuzenketarik egin nahi badu utzi erantzuna azpian.

Dokumentuaren akzioak

2014/02/07 09:34
2014.02.28 Seguran: Hartzaren esnaera
http://www.seguragoierri.net/[…]/Hartzaren_Esnaera
2014/02/07 09:54
Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.
2014/02/07 15:34
Andoaingo axeriak ere otsailaren 15ean aterako gara puska-biltzean! :-D
2014/02/08 02:57
Atxikitua, eskerrik asko, Jon!
2014/02/08 18:45
Inaute Larunbatean (hilak 1), Ostadar Dantza Taldeak ihauterietako dantza-desfilea eskainiko du Beasaingo kaleetan zehar. Eskertuko genizueke gure ekitaldia ere zuen egutegian sartuko bazenute. Mila esker!
2014/02/08 19:29
Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.
2014/02/08 22:15
Martxoak 4, asteartean, Errenterian Sardinaren ehorzketa izango da. Eskerrik asko!
2014/02/09 14:43
Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.