Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Badatoz 2023ko Beasaingo Inauteri herrikoiak!

Dokumentuaren akzioak

Badatoz 2023ko Beasaingo Inauteri herrikoiak!

Badatoz 2023ko Beasaingo Inauteri herrikoiak!

2023ko Beasaingo Inauteri herrikoiak: entsegu irekiak

Urtero legez, Inaute larunbatean (otsailak 18), ohiko dantza-desfile herrikoia eskainiko da Beasaingo kaleetan zehar, Ostadar Dantza Taldeak antolatuta. Aurten ere, herritarrak zein interesatuta dauden dantzazale guztiak gurekin dantzatzera gonbidatzen ditugu.
 
Helburua, ohi bezala, Beasaingo herria inauterietako musikaz, kolorez, festaz eta dantzaz janztea izango da, eta baita elkarrekin egun on bat igarotzea ere. 
Horregatik, jendea gurekin dantzatzera animatu dadin, entsegu ireki hauek antolatu ditugu egun eta ordu hauetan gure lokalean (Oriamendi 10, Beasain):
  • Ostiraletan, 18:30ean
  • Larunbatetan, 10:30ean
Datozen egunetan zehar zabalduko dugu egunean bertan izango dugun festa-egitaraua. Anima zaitezte gurekin dantzara!
Dantzatzen duen herria ez da sekula hilko 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com