Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Beasaingo Dantza Topaketen XX. Eguna igandean (ekainak 5)

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo Dantza Topaketen XX. Eguna igandean (ekainak 5)

Beasaingo Dantza Topaketen XX. Eguna igandean (ekainak 5)

Beasaingo Dantza Topaketen XX. eguna (2022-06-05)

Behartutako hiru urteko etenaldiaren ondoren, aurten, Beasaingo Loinatz jaiak berreskuratzeaz batera, Ostadar Dantza Taldeak urteroko dantza topaketen eguna antolatu du jaietako azken igandean (ekainak 5). Aurtengoa XX. edizioa izango dira, eta honako talde hauek izango dira aurtengo gonbidatuak

  • Adurtza dantza taldea (Gasteiz)

  • Arrotxapea Dantzan taldea (Arrotxapea, Iruñea) 

  • Txikitxu-Arrostaitz dantza taldea (Arrasate)

 

Ohi bezala, egitaraua egun osokoa izango da:

  • 10:45 - Taldeen irteera herriko hainbat lekutatik
  • 12:30 - Hiru taldeen elkartzea Erauskin plazan
  • 13:30 - Hiru taldeen emanaldia BIdeluze plazan
  • 17:00 - Dantza poteo irekia Kale Nagusian zehar
  • 18:30 - Azken kalejira Kale Nagusitik Erauskin plazara

 

Aurtengo edizioa ohi baino bereziagoa izango da, hain zuzen ere, pandemiaren etenaldiaren osteko lehena izateaz gain, bi hamarkada beteko dituelako gure ekitaldiak. Hori dela eta, inoiz baino ilusio eta gogo handiagoarekin, Ostadar Dantza Taldetik topaketak ikustera etortzeko eta bertan dantzatzeko deia luzatzen diegu herritar zein dantzazale guztiei, gisa honetan herriko Loinatz Jaiak behar bezala amaitzeko.

Oharra: eguraldi txarra egingo balu, goizeko taldeen ikuskizunak Loinazko San Martin plaza azpian eta pergoletako frontoian eskainiko dira.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com