Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Beasaingo Inauteri herrikoiak: dantza-desfile herrikoia datorren larunbatean (otsailak 22)

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo Inauteri herrikoiak: dantza-desfile herrikoia datorren larunbatean (otsailak 22)

Beasaingo Inauteri herrikoiak: dantza-desfile herrikoia datorren larunbatean (otsailak 22)

Beasaingo Inauterietako dantza-desfile herrikoia (2020-02-22)

Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfile herrikoia eskainiko du Inaute larunbatean Beasaingo kaleetan barrena (otsailak 22). Aurten ere, Euskal Herriko hainbat lekutan, Inauterietan ikus eta dantza daitezkeen inauterietako dantza herrikoiak eskainiko dituzte.

Ohi bezala, dantza taldeeko kideekin batera, musikari laguntzaileak eta taldeak antolatutako entsegu irekietara azaldutako herritarrak irtengo dira. Dena den, dantza-desfilea irekia izango denez, larunbatean bertan herritarrei dantzara irtetera gonbidatzen ditu dantza taldeak, elkarrekin inauteriak ospatzeko,

Egun osoko festa-egitaraua:

  • Dantza-desfilea 11:00etan hasiko da taldearen egoitzan (Oriamendi kalea, 10). Dantzariak herriko kaleetan barrena ibiliko dira 14:00ak bitartean. Eguraldi txarra egingo balu, dantza-desfilea Gernika Pasealekuko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian egingo da
  • Arratsaldean, 19:30etik aurrera, Elizagoien ahizpak taldearen eskutik erromeria izango da Loinazko San Martin plaza azpian!

 

Ostadar Dantza Taldeak herritar, dantzari eta dantzazale guztiak gonbidatzen ditu larunbatean Beasainera, elkarrekin inauteriak giro onean ospatzeko

Ostadar Dantza Taldea - Inauteriak

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com