Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea "Iztueta: 250 urte urratsez urrats": Ostadar Dantza Taldearen Gabonetako emanaldia (Beasain, 2017-12-30)

Dokumentuaren akzioak

"Iztueta: 250 urte urratsez urrats": Ostadar Dantza Taldearen Gabonetako emanaldia (Beasain, 2017-12-30)

2017/12/28 12:45

Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak urteroko euskal dantzen ikuskizuna eskainiko du datorren larunbatean (abenduak 30). Emanaldia herriko Usurbe Antzokian izango da, arratsaldeko 19:30ean. Sarrera doakoa izango da.

Aurtengoan, Juan Inazio Iztueta dantza-maisu zaldibiarra jaio zela 250 urte bete direnez, berak bildu eta garatutako dantza-ekarpenak eskainiko dira ikuskizunean.  "Iztueta: 250 urte urratsez urrats" izenburupean, ekitaldiaren helburu nagusia "Iztuetak egindako lana omentzea" izango da.

Urtero legez, taldeko dantzariez gain, abeslari eta musikari laguntzaileek ere ikuskizunean parte hartuko dute.

Ostadar Dantza Taldeak emanaldira etortzeko gonbidapena luzatzen die herritar, dantzazale eta euskal dantzetan interesatuta dauden guztiei

Ostadar Dantza Taldea
Ostadar Dantza Taldea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

"Iztueta: 250 urte urratsez urrats": Ostadar Dantza Taldearen Gabonetako emanaldia (Beasain, 2017-12-30)

Iztueta: 250 urte urratsez urrats (Ostadar Dantza Taldea, 2017-12-30)

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta 40 bat lagunek osatzen dugu. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com