Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Plaza dantzen ikastaroa urriaren amaieratik aurrera Beasainen, Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Plaza dantzen ikastaroa urriaren amaieratik aurrera Beasainen, Ostadar Dantza Taldearen eskutik

2017/10/17 16:05

Pasa den ikasturteetan Ostadar Dantza Taldeak antolatutako plaza dantzen ikastaroak izandako harrera ona ikusita, aurten ere antolatzea erabaki dugu. Horrela bada, aurrez ditugun taldeak mantentzeaz gain, talde berrientzat ere ikastaroak eskainiko ditugu.

Ikastaro honen helburu nagusia plaza dantza gisa ezagutzen ditugun koreografiak irakastea, eta hauei buruzko azalpenak ematea da. Ikastaroaren epea printzipioz urritik abendura  artekoa  da, baina jasotako eskakizunen arabera, urtarriletik aurrera luzatzeko aukera ere izango da. Ikastaroa Ostadar Dantza Taldearen egoitzan (Beasaingo Oriamendi kaleko 10. zenbakia) eskainiko da. Astean behin ordubetez egingo diren saioak izango dira.

 

Ikastaroan izena emateko

Ikastaroan izena eman nahi duenak honako egun eta ordu hauek aukeratu ahalko ditu:

  • Asteartetan, 19:00etatik 20:00etara edo 20:00etatik 21:00etara
  • Asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara edo 20:00etatik 21:00etara

Egiten diren eskakizun kopuruen arabera erabakiko dugu talde bakarra edo gehiago osatu. Ikastaroko ordainketaren informazioa, berriz, izena ematen dutenei jakinaraziko zaie.

Izena emateko interesatuta dagoena modu hauetara jar daiteke gurekin harremanetan:

  • Gure helbide elektronikora idatzita (ostadardt@gmail.com). Mezua idazterakoan gai gisa “Plaza dantzen ikastaroa” idaztea eskatzen dugu.
  • Telefonoz edota WhatsApp bidez honako telefono hauetara deituta: Amaia (664 29 62 57) edo Larraitz (695 73 74 00).
  • Sare sozialen bidez: Facebook (Ostadar Dantza Taldea) eta Twitter (@OstadarDantza)
  • Dantza klaseetako ordutegian gure egoitzara azalduta (astelehen, astearte eta asteazkenetan 17:30etatik 19:00etara, eta ostiraletan 18:00etatik aurrera).

 

Baldintzak eta oharrak:

  • Nahiz eta ikastaroan izena emateko ez den adin-mugarik izango, ikastaroa batez ere jende helduari zuzendutakoa da.
  • Ordainketaren informazioa izena ematen dutenei jakinaraziko zaie
  • Izena emateko azken epea urriaren 27a, ostirala izango da.

Azkenik, Ostadar Dantza Taldetik ikastaroan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta dantza eginez astero tarte atsegin bat igarotzera. Zuen zain izango gaituzue! 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Plaza dantzen ikastaroa urriaren amaieratik aurrera Beasainen, Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Plaza dantzen ikastaroa (Ostadar Dantza Taldea, 2017)

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta 40 bat lagunek osatzen dugu. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com