Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Beasaingo Dantza Topaketen XVII. eguna datorren igandean, ekainak 4, Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo Dantza Topaketen XVII. eguna datorren igandean, ekainak 4, Ostadar Dantza Taldearen eskutik

2017/05/30 17:50

Aurten ere, Beasaingo Loinatz jaiak behar bezala amaitzeko, Ostadar Dantza Taldeak urteroko dantza topaketen eguna antolatu du jaietako azken igandean (ekainak 4). Aurtengoa XVII. edizioa izango da, eta honako dantza talde hauek hartuko dute parte bertan:

  • Adurtza Dantza Taldea (Gasteiz)
  • Ortzadar Euskal Folklore Elkartea (Iruñea)
  • Errotxapea Dantzan taldea (Iruñea)
  • Gaztedi Dantza Taldea (Bilbo).

Egitaraua, ohi bezala, egun osokoa izango da. Goizean, 10:45etik aurrera, talde gonbidatuak Beasaingo kaleetan zehar dantzatuz ibiliko dira; besteak beste, Gipuzkoa plazan, Igartza inguruetan, Nafarroa etorbidean eta Kale Nagusian barrena ibiliko dira. Talde guztiak 12:30ean elkartuko dira Erauskin plazan (Loinazko San Martinen estatuaren parean), eta goizeko saioa 13:30ak aldera amaituko da Bideluze plazan.

Arratsaldean, berriz, 17:00etatik aurrera, dantza-poteo irekia izango da Kale Nagusian zehar. 18:30ean, berriz, eguna behar bezala biribiltzeko, azken kalejira egingo da Kale Nagusitik Nafarroa etorbideko pergoletako frontoira bitartean. Bertan, lau dantza taldeek parte hartuko dute, baina kalean dabilen edonork ere bertan dantzatzeko aukera izango du.

Ostadar Dantza Taldetik topaketak ikustera etortzeko eta bertan dantzatzeko deia luzatzen diegu herritar zein dantzazale guztiei, gisa honetan herriko Loinatz Jaiak behar bezala amaitzeko.  

Oharra: eguraldi txarra egingo balu, goizeko taldeen ikuskizunak Loinazko San Martin plaza azpian eta pergoletako frontoian eskainiko dira.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Beasaingo Dantza Topaketen XVII. eguna datorren igandean, ekainak 4, Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Dantza topaketen XVII. egunaeko egitaraua (Ostadar Dantza Taldea)

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta 40 bat lagunek osatzen dugu. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com