Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Plaza dantzen ikastaroa urritik abendura Ostadar Dantza Taldearen eskutik Beasainen

Dokumentuaren akzioak

Plaza dantzen ikastaroa urritik abendura Ostadar Dantza Taldearen eskutik Beasainen

Plaza dantzen ikastaroa urritik abendura Ostadar Dantza Taldearen eskutik Beasainen

Plaza dantzen ikastaroko kartela (argazkia: Ostadar Dantza Taldea)

Pasa den ikasturtean Ostadar Dantza Taldeak antolatutako plaza dantzen ikastaroak izandako harrera ona ikusita, ikasturte honetan ere antolatzea erabaki dugu. Gisa honetan, iazko taldeak mantentzeaz gain, talde berrientzat ere ikastaroak eskainiko ditugu.

Aurten ere ikastaroaren helburu nagusia dantza mota hauek dantzatzen irakastea, eta hauen inguruko azalpenak ematea izango da. Ikastaroaren epea printzipioz urritik abendura bitartekoa izango da, baina jasotako eskakizunen arabera, aukera egongo da urtarriletik aurrera ere jarraitzeko. Ikastaroa Ostadar Dantza Taldearen egoitzan (Beasaingo Oriamendi kaleko 10. zenbakia) eskainiko da.

Ikastaroan izena emateko

Ikastaroan izena eman nahi duenak komeniko litzaiokeen ordutegia proposatzeko aukera izango du. Proposamenak jaso ostean, guztion artean adostuko da sortutako talde berriaren ordutegia (eta eskarien arabera talde gehiago sortzea ere erabakiko genuke).

Ikastaroan parte hartzeko interesatuta dagoena modu honetara jar daiteke gurekin harremanetan:

  • Gure helbide elektronikora idatzita (ostadardt@gmail.com). Mezua idazterakoan gai gisa “Plaza dantzen ikastaroa” idaztea eskertuko genuke.
  • Telefonoz edota WhatsApp bidez 610 873 811 (Jon Zubeldia) zenbakira deitu/idatzita.
  • Sare sozialen bidez: Facebook (Ostadar Dantza Taldea) eta Twitter (@OstadarDantza)
  • Dantza klaseetako ordutegian gure egoitzara azalduta (astelehen, astearte eta asteazkenetan 17:00etatik 18:30era, eta ostiraletan 18:00etatik aurrera).

Baldintzak eta oharrak:

  • Nahiz eta ikastaroan izena emateko ez den adin-muga jakinik izango, ikastaroa batez ere helduei zuzendutakoa izango da.
  • Ordainketaren informazioa izena ematen dutenei jakinaraziko zaie
  • Ikastaroko ordutegia proposatzerako baldintza nagusia 19:00etatik 21:00etara artekoa izatea izango da, astelehenetik ostegunera bitarteko tartean.
  • Izena emateko azken epea urriaren 16a, igandea, izango da.

 

Azkenik, Ostadar Dantza Taldetik ikastaroan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta dantza eginez astero tarte atsegin bat igarotzera. Zuen zain izango gaituzue!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com