Orain arteko ekarpenak
Cielo Raso: Hamaika
2021/11/09
Lau pertsonaiaren nortasun-eraikuntza errealitatearen eta fikzioaren arteko mugan kokatzen duen ikuskizuna da Cielo Rasoren Hamaika lana. Igor Calonge koreografoak sortu eta zuzendu du, eta Gipuzkoako Dantzagunean izan da sorkuntza-prozesuaren egoitza. Zuzendariak dio ikuskizuna ikustera joaten dena, seguru asko, beste era batera irtengo dela. Errealitatea, fikzioa eta pertsonaian arteko nahasketa erakusten du lanak. Aspalditik zuen gogoa Calongek lurrari lotutako eta eszenografia gutxiko ikuskizun bat prestatzekoa. Dantzari bakoitzak pertsonaia bat dauka, mundu errealean eta eszenikoan kokatzen dena. Pertsonaia bakoitzaren paperean asko dago intimotik eta bizitza errealetik. Cielo Raso, Hamaika, Igor Calonge, 2021-09-21.
Oihana Vesga: Altzoan-altzoan esaten dit
2021/11/04
Emakumearen ahalduntzea gorputzetik eta plazeretik lantzea izan du inspirazio eta helburu Oihana Vesgak bakarkako bere lehen piezan. Gipuzkoako Dantzagunean egin zuen sorkuntza prozesuaren zati bat, eta urrian aurkeztu du lana Dantzan Bilaka programaren barruan. Emakume objektuaren kontzeptura hurbildu nahi izan du eta ikusi ze erlazio dagoen subjektuaren eta objektuaren artean. Horrez gain, begiratu nahi izan du nola erlazionatzen den bera dantzatik, mugimendutik eta bere gorputzaren erlaziotik. Beretzat plazerak dantzan zer esan nahi duen bilatzen saiatu da. Argi du desira propioei entzunez jarraitzea gustatuko litzaiokela. Oihana Vesga, Altzoan-altzoan esaten dit, 2021-10-29.
Sortutakoak 19: Biolencia eta #practicasdeloinvisible dira proiektu hautatuak
2021/10/08

Udako Ikastaroak: Jone Miren Agirre
2021/09/20
Ione Miren Agirre Mallandain Ballet Biarritzeko dantzaria izan zen Dantzagunean 2021eko uztailaren 5etik 16ra egindako udako ikastaroetako irakaslea. Pixkanaka dantzari lanak utzi eta Biarritzeko konpainian transmisioaz arduratzen ari da Agirre gaur egun. Bi astetan zehar Alberto Sagardia pianojoleak lagunduta emandako saioetan musikarekin batera gorputz adierazpena lantzen aritu zen, teknika irakastearekin batera. Dantzagunea, udako ikastaroak, Jone Miren Agirre, Errenteria, 2021-07-23.
Sortutakoak 17: Ez
2021/04/23
Autozentsura da EZ ikuskizunaren gai nagusia, eta gai horren baitan Oihana Varela, Erick Odriozola eta Ibon Taboadak egin duten sorkuntza-egonalditik atera da ikuskizuna. Sortutakoak 17 deialdian hautatutako proiektuetako bat izan da, eta beren lanaren emaitza apirilaren 25ean estreinatuko dute Donostiako Gazteszena aretoan. Ez, Oihana Varela, Erick Odriozola, Ibon Taboada, Sortutakoak 17, 2021-04-22.
Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga: Leiho zikin, zeru garbi
2020/10/13
Oihana Vesgak eta Nerea Gurrutxagak elkarrekin sortu dute Leiho zikin, zeru garbi dantza pieza. Lagun bezala dituzten elkarrizketak eta dantzan egiten dituzten mugimendu eta ariketetatik abiatuta aztertu nahi dute emakumearen espazioa erreklamatzea zer den. Sortutakoak 15 programaren barruan Gipuzkoako Dantzagunean egindako egonaldian osatu dute lana. Pieza lau zatitan banatu dute eta mugimendua eta ahotsa lantzen dituzte. Bi espazio bereizi dituzte lanean zehar, karratu barrukoa eta kanpokoa eta kanpo eta barne espazioaren arteko esanahiekin jolastu dira. Espazioak gorputzean duen eragin zuzena aztertu dute, mugimenduaren ikuspegi binarioa zalantzan jarri, eta dantzaren bidez adierazpide berriak arakatuta. Emakume izatearen inguruko kezkak, bizitzen dituzten desorekak edota zalantzazko egoerek emakumearen espazio komunikatiboa, fisikoa eta tenporala aldarrikatzeko beharra eragin die. Leiho zikin, zeru garbi, Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga, Sortutakoak 15, Gipuzkoako Dantzagunea, 2020-03-04.
Sirah Badiola eta Ikerne Mendieta: GHu
2020/09/21
Pertsonen arteko harremanak mugitzen dituzten prozesu pertsonalak izan dituzte ardatz Sirah Badiola eta Ikerne Mendieta dantzariek GHu izeneko pieza hau sortzeko orduan. Harremanetan gure ardatzak nola mantendu landu nahi izan dute. Norbanakoen gainetik dauden erakarpen eta urruntze indarren arteko oreka, jokua irudikatu nahi izan dute dantzaren eta mugimenduaren bidez. Sirah Badiola eta Ikerne Mendieta, GHu, Dantzagunea, 2020-09-13
Ertza: Zehar
2020/09/09
Asier Zabaletaren Ertza konpainiak "Zehar" ikuskizuna estreinatuko du irailaren 12an eta 13an Donostiako Gazteszenan. Hirurogei minutuko ikuskizunean bizitzako hainbat ikasgai edo esperientzia partekatu nahi ditu Zabaletak ikuslearekin. Proiektua bi argazki erakusketek eta ordu beteko bizitza labur dantzatu antzeztuak osatzen dute. Lan honetan hainbat lengoaia uztartu dituzte: dantza garaikidea, testuak, elkarrizketak, bideoak, argazkiak, zuzeneko musika... Aspalditik datorren ideia da "Zehar". Azken urteetan gordeta zituen ideiak pixka bat ordenatu eta sorkuntza prozesuan murgildu da Iñar Sastre musikariarekin batera. Bizitzak eta bizitzako etapek sortu dizkien hausnarketetatik abiatuta sortu du lan berria. Ertza, Zehar, 2020-09-08.
1.200 partaide areto birtualeko saioetan
2020/07/02

Aurrez aurreko aktibitatea berreskuratzen hasiko gara ekainean
2020/06/01
