Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gipuzkoako Dantzagunea Dantzatzeko ez diren koreografiak: Lainez eta Martinez dantza garaikideko euskal aitzindarien lanaz

Dokumentuaren akzioak

Dantzatzeko ez diren koreografiak: Lainez eta Martinez dantza garaikideko euskal aitzindarien lanaz

Jose Lainez eta Concha Martinez dantza garaikideko euskal aitzindariei buruzko erakusketa ekainaren 18an irekiko da 2016 gunean. Dantzatzeko ez diren koreografiak erakusketa Jose Lainez eta Concha Martinezi buruzko lehen atzera begirako erakusketa da. Lainez eta Martinez donostiarrak Gipuzkoako eta espainiar estatuko dantza garaikidearen aitzindariak izan ziren, 70eko hamarkadan Donostian sortu zuten Anexa konpainiarekin. Erakusketak Jose Lainezen eta Concha Martinezen sormen-prozesuaren aberastasuna jasotzen du, marrazki, testu eta bestelako materialen bidez.

  Otsailaren 6tik maiatzaren 3ra ikusgai dago Huarten Jose Lainez-en eta Conchita Martinez-en lanei buruzko  Dantzatzeko ez diren koreografiak  erakusketa. Erakusketarekin batera, hainbat jarduera egingo dituzte datozen hilabetetan   Huarte Zentroak  ,   Donostia   2016  k eta   Gipuzkoako Dantzagu...Erakusketari lotuta, jarduera-egitarau zabala antolatu dugu. Besteak beste, erakusketaren barruan aurkeztuko dira Sortutakoak 7 egonaldian prestatutako bi lanak, Jose Lainezen testu baten gainean bereziki prestatutako koreografiak. Era berean, Maite Bermudezek zuzendutako Ventanas adentro dokumentala estreinatuko da, Jose Lainezi eta Concha Martinezi egindako elkarrizketez gain, Anexako hainbat dantzariren (Mentxu Medel, Iñaki Landa, etab.) testigantzak jasotzen ditu.

Horrez gain, topaketak, haurrentzako tailerrak eta beste hainbat jarduera egingo dira erakusketak iraungo dituen hamar egunetan. Urte hasieran ikusgai izan zen erakusketa Huarten. Gipuzkoako Dantzagunea, Gipuzkoa 2016 eta Huarte Zentroa dira erakusketaren antolatzaileak, eta Bertha eta Maite Bermudez komisarioak.

  • Erakusketa: Dantzatzeko ez diren koreografiak
  • Datak: ekainaren 18tik 28ra 
  • Tokia: 2016 Gunea, Easo kalea 43, Donostia
  • Egitaraua: Dantzatzeko ez diren koreografiak (pdf, 0,8 Mb)
  • Antolatzaileak: Gipuzkoako Dantzagunea, Donostia 2016, Huarte Zentroa

Dantzatzeko ez diren koreografiak - Egitaraua

Ekainak 18, osteguna
19:00 Inagurazioa
Happenina. Jose Lainez / Asun Abad

Ekainak 19, ostirala
19:00 Topaketa: "Loreak eta arantzak dantzaren sorkuntza prozesuetan". Izaskun Lapaza, Ibon Salvador Iratxe Ansa.
21:00 Sortutakoak 7: "Ellas" aurkezpena. Egilea: Antonella D'Ascenzi. Dantzariak: Arantza Iglesias, Jone Amezaga.

Ekainak 20, larunbata
12:00 Haurrentzako dantza-taillera
19:00 Dokumentala. "Ventanas adentro" estreinaldia. Zuzendaritza: Maite Bermúdez
20:30 Sortutakoak 7: "Ellas" aurkezpena. Egilea: Antonella D'Ascenzi. Dantzariak: Arantza Iglesias, Jone Ameza

Ekainak 21, igandea
19:30 "Ventanas adentro" dokumentalaren emanaldia

Ekainak 22-25, astelehena-osteguna
Dantza-akademientzako bisita gidatuak
Tokia erreserbatzea 943 021 624

Ekainak 25, osteguna
19:30 "Ventanas adentro" dokumentalaren emanaldia

Ekainak 26, ostirala
19:00 Topaketa: "Baratze bat basamortuan: dantza garaikidearen euskal aitzindariak"
Ana Moreno, Iñaki Landa, Mentxu Medel, Juan Zapater
21:00 Sortutakoak 7: "Cuando el cuerpo habla" aurkezpena. Egilea: Olga Alvarez. Dantzariak: Lataimada Konpainia, Leire Llano.

Ekainak 27, larunbata
12:00 Haurrentzako dantza-taillera. Irakaslea: Izaskun Lapaza.
20:30 Sortutakoak 7: "Cuando el cuerpo habla" aurkezpena. Egilea: Olga Alvarez. Dantzariak: Lataimada Konpainia, Leire Llano.

Ekainak 28, igandea
19:30 "Ventanas adentro" dokumentalaren emanaldia. 
Ondoren topaketa: Jose Lainez / Bertha Bermúdez

Kokapena: 2016 Gunea. Easo kalea, 43 Donostia 20006

Jose Lainez eta Concha Martinez

  Bihar, azaroak 14, abiatuko da Bilbon Ikerketa Dantza kongresua, eta bertan, Gipuzkoako  Dantzaguneak  ,   Huarteko   Udala  rekin eta proiektuaren sustatzailea den   Las Negras   produkzio-etxea  rekin batera, Jose Lainezi buruzko Ez dantzatzeko koreografiak erakusketaren aurrerapena aurkeztu...Jose Lainez eta Concha Martinez 16 urterekin joan ziren Donostiatik Amsterdamera, dantzari izateko ametsarekin. Eta lortu egin zuten. Bost urtez Het Nationale Balletean dantzatu zuten. Handik 1972an itzulita Donostian sortu zuten beren lehen dantza garaikide konpainia, Anexa, eta proposamen artistiko, apurtzaile eta probokatzaile berri bat egitea lortu zuten, garai hartako artearen abangoardian.

1973an, Anexan egindako lanari esker, Bartzelonako agertokira iritsi ziren, eta Caspe antzokian hainbat hilabetetan egin zituzten emanaldiak. Segidan, Jose Lainez eta Concha Martinez Institut del Teatreko lantaldean sartu ziren, eta Jose Lainez Dantza Garaikideko Departamentuko koordinatzailea izan zen bolada batean. Handik urte batzuetara Iruñeko Pablo Sarasate kontserbatorioko dantza-saileko zuzendariak izan ziren.

Han sortu zuten Yauzkari dantza garaikideko konpainia (1980). Zenbait sari irabazi zituzten talde horrekin eta Europan zehar ibili ziren, haien lan ziztatzaile, ausart, lotsagabe, probokatzaile eta konprometituak aurkezten. Beren lanetako gai nagusia norbanakoa zen, eta helburua zen pertsona bakoitzaren alderdi onena arakatzea eta azaleratzea. Haien dantzak aparteko sorpresak ziren, eta ordu arte balletarekin lotura gutxi edo batere ez zuten musikak erabiltzen zituzten.

Jose Lainezek eta Concha Martinezek Iruñean aurkeztu zituzten beren lanak, Piejuntoapie konpainiarekin, eta beren azken lana, Becket 5, Iruñeko Gayarre antzokian aurkeztu zuten 2011n.

Sortutakoak

Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Dantzagunearen programa, eta bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako egoitza, dantza dibulgatzeko jarduerak, eta proiektuaren aurkezpen publikoa.

2015eko udaberrian egin zen Sortutakoaken zazpigarren edizioa, eta “Dantatzeko ez diren koreografiak” erakusketarekin batera, edizio tematiko egin dugu oraingoan. Aurrekoetan gaia librea izanik, Sortutakoak 7ko partaideek Jose Lainezen testu batetik abiatuta egin dituzte beren koreografia proposamenak.

Bi lan aukeratu zituen epaimahaiak, eta Dantzagunean landu dituzte beren koreografiak. Erakusketaren barruan aurkeztuko dituzte asteburu banatan.

Ventanas adentro dokumentala

Erakusketaren barruan Jose Lainezi eta Concha Martinezi buruzko dokumental bat estreinatuko da. Maite Bermudez, erakusketako komisarioetako batek zuzendu du. Lainezi eta Martinezi egindako elkarrizketez gain, Anexako hainbat dantzariri egindako elkarrizketak agertzen dira. Anexa izan zen Gipuzkoan, baita espainiar estatuan ere, sortutako lehen dantza garaikideko konpainia, eta han aritu ziren, besteak beste, gaur egun Gipuzkoako hainbat dantza-alorretan erreferenteak izan diren pertsonak (Menchu Medel, Iñaki Landa…).

Gipuzkoako Dantzagunea

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.

Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea. 

Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.

2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.

4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.

5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...