Dokumentuaren akzioak
Jose Lainez eta Concha Martinez: Dantza garaikidean aitzindariak
Jose Lainez eta Concha Martinez dantzari, koreografo eta dantza-maisu donostiarrek beren ibilbide profesionalaren ingurukoak kontatu dituzte ETB-ko Eitb Kultura-transit saioak egindako erreportajean. Aitzindariak izan ziren estatuko dantza garaikidean, eta 70 eta 80ko hamarkadetan beraiek sortu eta erreferentzia izan ziren Anexa eta Yauzkari konpainien inguruan ere hitz egiten dute irudiotan. Huarte Zentroak, Dantzaguneak eta DSS2016-k "Dantzatzeko ez diren koreografiak" erakusketa antolatu dute Bertha eta Maite Bermudez-en zuzendaritzapean eta honetan Jose Lainez eta Concha Martinezek urte luzeetan zehar egindako lana eskertu nahi izan dute. Dantzan bide berriak bilatzen egin dute lan 60. hamarkadaz geroztik eta orain ere horretan diharduela aitortzen du Lainezek irudiotan, berarentzat dantzarik gabe ez baitago bizitzarik. Eitb Kultura-transit: "Jose Lainez eta Concha Martinez: Dantza garaikidean aitzindariak", ETB, 2015-02-27.
Etiketak
- garaikidea
- ez-dantzatzeko-koreografiak
- concha-martinez
- jose-lainez
- huarte-zentroa
- dantzagunea
- 2015
- dss2016
- dantzatzeko-ez-diren-koreografiak
- yauzkari
- anexa
- huarte
Dokumentuaren akzioak