Sortutakoak Tradizionala 4ko deialdia irekita
Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak Tradizionala programaren laugarren edizioaren deialdia iragartzen du. Tokian tokiko dantzen edo tradizioz jasotako dantzen berregite, egokitze edo sormen proiektuak babesten ditu deialdi honek. Ekainaren 11 arte aurkeztu ahal izango dira proiektuak eta aukeratutako proiektuak 1.400€ko laguntza jasoko du eta Dantzagunean egonaldi bat egiteko aukera ere izango du.
Beasaingo neskatxen esku-dantza (2012), Andoaingo Axeri-dantzaren soka-dantza (2013) eta Biarritzeko San Martin ezpata-dantza (2014) dira aurreko deialdietan babestutako proiektuak.Epaimahaiaren erabakia ekainaren 29an jakinaraziko da, eta ondoren zehaztuko dira aurkezpenaren nondik norakoak.
Sortutakoak Tradizionala 4
Epeak
- Eskaerak bidaltzeko epea: 2015eko maiatzaren 11tik ekainaren 11ra
- Epaimahaiaren erabakia: dantza tradizionalaren sektoreko adituz osatutako epaimahai batek proiektu bat aukeratuko du. Hautatutako proiektuen izenak 2015eko ekainaren 29an jakinaraziko dira.
- Egonaldiak egiteko epea: 2015a (egonaldia egitea aukerakoa da).
Diru-laguntza
- Sortutakoak Tradizionala 4 programan aukeratutako proiektuak 1.400€ko diru-kopurua jasoko du, bere proiektua garatzeko.
Proiektuak
- Proiektu bakoitza aurkezteko memoria xehatu bat aurkeztuko da, ondorengo atalak zehatz azalduta: Edukien azalpena, Teknika eta produkzio beharrak, Proiektuko arduradunaren CVa (aurkezten dena taldea bada, taldearen historia).
Informazioa: Sortutakoak Tradizionala 4ko deialdia, oinarriak eta formularioa (Gipuzkoako Dantzagunea)