Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gipuzkoako Dantzagunea

Orain arteko ekarpenak

Tailerra Dantzagunean: Marko Fonseca

2018/07/03

Mugimendu garaikidea eta partnerina lantzeko tailerra eman du hiru egunez Los Innato konpainiako Marko Fonsecak, Ertza konpainiak eta Gipuzkoako Dantzaguneak elkarlanean antolatuta. Raul Martinezekin batera zuzendutako tailerra hiru zatitan bereizi duela azaldu digu Fonsecak: dantzariaren fisikalitatea, mugimendua eta beste pertsonaren identifikatzea. Tailerraren helburua da parte hartzaile bakoitzaren berezko instintua eta mugimendua sustatzea, taldearen barruan konfiantza sendotzea eta ekintza zailentzako emaitza seguruak sortzea. Bideoan ikus ditzakegu tailerrean landutako zenbait ariketa eta Fonsecaren azalpenak. Irudiak: Gipuzkoako Dantzagunea, 2018-06-21 eta 22.

 

Dantza eta Teknologia: Frederic Bevilacqua

2018/06/11

Dantzari eta teknologiari dedikatutako bigarren tailerra antolatu zuten Gipuzkoako Dantzaguneak eta Dantzazek elkarlanean. Europa mailako Rapid-Mix proiektuan lanean aritzen den Frederic Bevilacquak gidatu zuen tailerra, Bertha Bermudezen laguntzarekin. Gailu mugikorrak eta mugimendua uztartuta, sormenerako aplikazio berriak landu zituzten tailerrean, teknologia digitalak dantzako sormeneri irekitzen dizkion ate berriak irekitzen. Dantza eta Teknologia, Frederic Bevilacqua, 2018-05-25.

Beka-deialdia: dantzako ikasketa espezializatuak, Gipuzkoako Foru Aldundia

2018/06/05

Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat dantza eta beste zenbait arte-diziplinetarako formazio espezializaturako beka-deialdia egin du, 16 eta 31 urte bitarteko ikasleei zuzendutakoa. Ikasketak 2018-2019 ikasturtean egin beharko dira, 4 hilabeteko gutxienezko iraupenarekin. Beka beste urtebetez luza d...

Gehiago irakurri

Dantzaz: Atalak, Blanca Arrieta

2018/05/30

Dantzazen Atalak proiektuaren barruan, bost eguneko sorkuntza-egonaldia egin du Blanca Arrietak Gipuzkoako Dantzagunean. Zenbait margolanetik abiatuta, mugimendua lantzeko ariketa garatu du. Horretarako, Atalak egonaldi laborategian galdera bat planteatu du: nola pentsatzen dugu fisikoki? Bost egunean egindako lana erakusteko emanaldi irekia egin dute. Irudiak: Gipuzkoako Dantzagunea, 2018-04.

Lucia Lakarra Dantzagunean

2018/05/21

Lucia Lakarra Gipuzkoako Dantzagunean izan da Uniqart Dance Companyrekin lanean. Uniqart Dance Company, Bejart Ballet de Lausanneko dantzari ohiek sortutako dantza konpainia da, Iker Murillo, Marsha Rodriguez eta Vitali Safronkinek zuzendua. Iker Murillo bera ageri zaigu bideoan Lucia Lakarrarekin dantzan. Irudiak: Vitali Safronkin. Lucia Lakarra Dantzagunean, Uniqart Dance Company, 2018-04-21.

 

Dantzaz: Atalak, Edu Muruamendiaraz

2018/05/16

Dantzazen Atalak 2.0 programaren barruan, bost eguneko sorkuntza-egonaldia egin du Edu Muruamendiarazek Gipuzkoako Dantzagunean. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Lapurdiko zenbait dantzatan inspiratuta, koreografia garaikideak sortu ditu, eta emanaldi irekia egin du lanaren emaitza erakusteko. Dantzatz, Atalak 2.0, Edu Muruamendiaraz, 2018-04-26.

Master classa: Daniel Abreu

2018/04/17

Donostiako Gazteszena aretoko emanaldiaren bezperan eta Donostia Kulturarekin elkarlanaren barruan, master class-a eman zuen Daniel Abreuk Gipuzkoako Dantzagunean. Bere ibilbidean landutakoak eta une honetan dituen sormen joerak landu zituen, besteak beste, 2014an Espainiako Dantza Saria jaso zuen kanariar koreografoak eta dantzariak.

LABO V: Amaia Elizaran eta Sagari Urzaiz

2018/03/22

Amaia Elizaran eta Sagari Urzaiz dantzarien azken lanen aurkezpenak. 2018ko otsailaren 16an egin zen Donostiako Convent Gardenen LABO V, Nodek, diziplina anitzeko konpainia hibridoak antolatuta. Aurten bosgarren aldiz antolatu dute ekimena. Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean, bertan landutako bi proposamenen emanaldiak egin zituzten. Batetik, Amaia Elizaranarek Loop lana aurkeztu zuen, Xabier Zeberio musikariarekin batera; bestetik, Sagari Urzaizek Klak´tet estreinatu zuen, Christophe Barrennese eta Eric Lecordier musikariekin batera.

Deialdia: 2018ko udazkenean Montrealgo Ecole de Danse Contemporainen dantza garaikideko sorkuntza-egonaldia

2018/02/26

Deialdia Gipuzkoako dantza garaikideko koreografoei irekita dago, eta 2018ko udazkenean egingo du egonaldia Montrealgo dantza garaikideko eskolan. Joan-etorriko elkarlan-proiektuaren barruan, quebectar koreografo bat egonaldia egiten ari da Tabakaleran. Gipuzkoako Dantzaguneak, Gipuzkoako Foru A...

Gehiago irakurri

Entsegu irekia: "Habrá que ponserse cachas", Maylis Arrabit

2018/02/22

Ospitale bateko itxarongelan dantzan ari diren bi gizonen iruditik abiatuta, Maylis Arrabitek "Habrá que ponerse cachas" lana osatu du. Nortasuna eta familia bateko anai-arreben arteko harremanak ditu gaitzat lanak; Bob Dylanen kanta batekin lanean hasi ondoren, ordu erdi luzeko pieza osatu du Ebi Soria eta Xabier Madina dantzariekin. Gipuzkoako Dantzagunea, 2018-02-14.

Gipuzkoako Dantzagunea

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.

Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea. 

Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.

2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.

4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.

5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...