Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza eta bideoa uztartuko ditu Zinetika jaialdiak Iruñean eta Donostian

Dokumentuaren akzioak

Dantza eta bideoa uztartuko ditu Zinetika jaialdiak Iruñean eta Donostian

Dantza eta bideoa uztartuko ditu Zinetika jaialdiak Iruñean eta Donostian

Jaialdiko "Passage" laburmetraieko fotograma. Argazkia: Zinetika

Zinetika jaialdiaren II. edizioak dantzari buruzko bideo-sorkuntzak emango ditu azaroaren 22tik 25era. Jaialdiaren helburua mugimenduaren bitartez adierazten den zinemaren erakusleiho izatea da, eta ikus-entzunezko medioen bitartez, dantzaren aniztasuna eta koreografia-sormen bereziak helaraziko dizkie ikusleei. Azaroaren 22an eta 23an Iruñeko Kondestable jauregian egingo da jaialdia, eta azaroaren 24an eta 25ean Donostiako Tabakaleran. 

Tabakalerak zinema jaialdietarako duen Gutun Zurien programaren barruan egingo da jaialdia, Iruñeko Udala, Nafarroako Filmoteka, eta Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzari esker. Zinetika hainbat jaialdirekin ari da sareko elkarlanean, eta artisten eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraiki nahi dituen kultur elkartrukerako plataforma da. 

Bideo-emanaldiekin batera, ondorengo jarduerak egingo dira:

Zinetika 2017: egitaraua

Antolatzaileak: El Trastero Creativo eta Gipuzkoako Dantzagunea

Informazioa: Zinetika

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.