Dantza gela birtuala ireki du Dantzaguneak

2020/04/06
Dantza gela birtuala ireki du Dantzaguneak

Gipuzkoako Dantzaguneak dantza-jarduerei eutsi ahal izateko areto berria ireki du, bideo-konferentziaz burutuko den dantza-gela birtuala. Bertan honako eskaintza izango duzue:

  • Teknika koreografikoko mantentze-saioak: egunero, sortzaile batek bere lengoaia koreografikoan oinarritutako saio bat emango du.
  • Sortzaileen leihoa: astean behin, beren sormen-prozesuari buruz hitz egingo dute zenbait koreografok.

Saioetan parte hartzeko bidali email bat: dantzagunea@gipuzkoa.eus 

  • Saioak eman ahal izateko baldintzak:
    • Gipuzkoako Dantzagunearekin azken hiru urteetan harremana izatea (egonaldi artistikoa, tailerrak eman izana, proiekturen batean parte hartu izana…)
    • Gipuzkoan jaioa izatea, edo Gipuzkoan erroldatuta egotea.
    • Ordainketa: lsaioak ordaindutakoak izango direnez, koreografoek fakturazioa egin ahal izateko modua izan behar dute.

Dantza-gela birtualeko egitaraua

  • Apirilak 6, astelehena, 10:00: Amaia Elizaran
  • Apirilak 7, asteartea, 10:00: Igor Calonge
  • Apirilak 8, asteazkena, 10:00: Iker Arrue
  • Apirilak 9, osteguna, 10:00: Oihana Varela
  • Apirilak 10, ostirala, 10:00: Huts, Jone San Martin eta Mikel F. Nieto (Sortutakoak Soziala 3)

*Eskaerak jasotzen ditugun neurrian, egitaraua osatzen jarraituko dugu. 

Sartu Gipuzkoako Dantzaguneko areto birtualean (Jitsi aplikazioa)