Orain arteko ekarpenak
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2020
2020/04/29
Dantzari leiho berriak irekita jardunean dirau Gipuzkoako Dantzaguneak, Covid-19ak eragindako alarma-egoeragatik Errenteriako aretoetako ateak itxi ostean. Apiril hasieratik, goizero, astelehentik ostiralera hainbat koreograforen lengoaia koreografikoa ezagutzeko aukera dago Areto Birtualean. Dantzaren Nazioarteko Egunean azken hilabeteotako jardunaren irudi-laburpen batekin, kaletik etxera, dantzak etenik ez duela gogorarazi nahi du Gipuzkoako Dantzaguneak.
Dantza gela birtuala ireki du Dantzaguneak
2020/04/06

Kukai: Gauekoak
2020/01/17
Gauekoak ikuskizuna estreinatu berri du Kukai konpainiak. Ikuskizun honetan dantzari bakarra dago oholtzan: Jon Maia. Bere gogoeta pertsonal intimoetatik sortu da proiektua. Kukai konpainiaren azkenengo ikuskizunetan gutxiago aritu da Maia dantzan aritu, zuzendaritza lanetan gehiago zentratuta, baina orain dantzan ari da bete betean. Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Jon Maia dantzaria, Arkaitz Miner musikaria eta Xabi Bandini abeslaria igo dira oholtzara. Sorkuntzarekin lotutako ordu txikiak, alegia, artisten sorkuntza prozesuak, hiru sortzaileen gauekoak dira emanaldiaren ardatza. Abenduaren 1ean estreinatu da lana eta martxo bukaera arte emanaldiak lotuta dituzte bata bestearen atzetik, eta bihar, urtarrilak 18, Basaurin izango dira. Kukai, Gauekoak, 2019-12-01.
Jaiotz Osa eta Xabier Mujika: Kenophobia
2019/12/03
Osa + Mujika konpainiak "Kenophobia" lana aurkeztuko du azaroaren 16an. Jaiotz Osa eta Xabier Mujika Gazteszenan dabiltza beraien hirugarren lana prestatzen. Osak egin ditu koreografia lanak, eta dantzan ere ariko da Oihana Varelarekin eta Raymond Navalekin batera. Xabier Mujika jantzigintza eta eszenografia lanez arduratu da. "Kenophobia" espazio hutsekiko beldur irrazionala da eta sentimendu horretatik abiatuta barne hutsunera iritsiko dira. Festa batean kokatzen da lana, festako poztasun, euforia eta mila koloreren ondoren hutsunea dator. Hiru dantzariak hutsune hori eta horien jatorriaren inguruan arituko dira eta norbanakoaren gabezietan murgilduko dira. Beldurrak gainditu eta beste festa bat iritsiko da. Hori da transmititu nahi duten mezua, gainditzearen garrantzia. Jaiotz Osa eta Xabier Mujika, Kenophobia, 2019-11-15.
Iruinkokoa eta Herrixa Dantzan Sortutakoak Tradizionalerako hautatuak
2019/11/29

Explica Dansa dantza tradizionalari begira
2019/11/26
Hogei urtez dantza garaikidea publiko zabalari helarazten eta azaltzen aritu ondoren, dantza tradizionalari begira jarri da Explica Dansako lantaldea. 2019ko irailean astebeteko egonaldia egin dute Kataluniako Explica Dansa proiektuko kideek Gipuzkoako Dantzagunean, Toni Jodar dantzariaren zuzendaritzapean. Dantza tradizionalari begira jarri dira hurrengo proiekturako eta euskal dantza tradizionalean lanean diharduten dantzari, koreografo, sortzaile eta ikertzaileekin bildu dira Euskal Herriko zenbait txokotara egindako bisitetan. Egonaldiaren eta proiektuaren nondik norakoak kontatu dituzte Toni Jodar eta Beatriu Daniel dantzariek, Helena Tornero eszena zuzendariak, eta Barbara Raubert kazetariak.
Badira hogei urte Toni Jodar eta Beatriu Daniel dantzari eta sortzaile katalanak Explica Dansa proiektuarekin dantzaren dibulgazioa egiten dutela. Azken urteetan dantza garaikidea ezagutzera ematen zuen hitzaldi-dantzaldia rekin aritu dira eta orain dantza tradizionalari begira dabiltza. 2020an estreinatuko dute lan berria: dantzari tradizionalari eskainitako hitzaldi dantzatua.
Gipuzkoako Dantzagunea, Explica Dansa dantza tradizionalari begira, 2019-11-26.
Gipuzkoako Dantzagunearen Sortutakoak programetako deialdiak irekita daude azaroaren 22ra arte
2019/11/05

Ai Do Project: Schubert
2019/05/31
Alzheimerra duten pertsonekin egindako Invisible Beauty proiektuaren bitartez Musikenerekin hasitako elkarlanari segida eman dio Iker Arruek "Schubert" lan honetan. Maiatzaren 24an estreinatu zuen Victoria Eugenian, bere Ai Do Project konpainiarekin. Alzheimerra duen pianojole batek aitortu zien konpositore austriarra zela bere gogokoena, eta hori izan zen musika klasikoa eta dantza garaikidea uztartzen dituen ikuskizunaren abiapuntua.
Dantzaz - Atalak: Myriam Perez Cazabon
2019/05/22
Pertsonen arteko komunikazio-ereduak hartu ditu inspiraziotzat Myriam Perez Cazabon koreografoak Dantzazeko dantzariekin Atalak egonaldiko pieza prestatzeko. Isiltasunak duen adierazkortasuna da "Vals de un Funeral" piezaren oinarria. Isiltasuna komunikatzeko bide bezala ulertzen du Cazabonek eta isiltasunean oinarritutako dantza pieza hau hiru zatitan banatu du: besarkadak, konfliktoa eta bakardadea. Koreografia osoan zehar, pisua berezia eman nahi izan diote begiradari. Cazabonek azaltzen du erronka izan dela berarentzat hamar dantzarirekin lan egitea. Hori dela eta elkarren arteko ulermenari garrantzia eman diote. Myriam Perez Cazabon, Vals de un Funeral, Atalak, 2019.
Dantzan Ikasi: Gaskoiniako dantzak, Joan Frances Tisner
2019/04/29