Dokumentuaren akzioak
Dantzaren dokumentazio-zentroa elikatzen
Iazko udazkenetik elkarlanean ari dira Eresbil eta Dantzagunea, dantzaren dokumentazio-zentroa elikatzen joateko. Azken urteotan ikusitako gabezietako bat da egiten diren proiektuen, sorkuntzen, ikuskizunen, eta abarren inguruko informazio falta. Dantzaren alorrean zegoen behar bati erantzunez eta Eusko Jaurlaritzak koordinatutako Kultura Planen testuinguruan, Eresbilek dantzaren fondoa abiatu zuen, eta zenbait liburu, dokumentu eta bideo biltzen hasita dago. Noizbait Euskal Dantzaren Dokumentazio Zentroa sortzen bada, Eresbilek fondo hori bertara bideratuko luke.
Lehen urrats gisa, konpainiei, taldeei, dantzariei, eta abarrei informatu nahi diegu eskura dituztela Eresbileko artxibo eta kontsulta zerbitzuak. Eskertuko genieke dantza-erakundeei edota dantzariei han uztea argitaratutako dokumentuen kopiak, katalogatzeko eta kontserbatzeko: esku-orriak, kartelak, liburuak, argazkiak, etab. Era berean, Eresbileko artxiboan (dantzari buruzko liburu-sorta oparoa dauka dagoeneko) nahi duenak kontsulta ditzake materialok. Dokumentazio-zentroa egituratzen doan neurrian, hedatuko dugu hango zerbitzuen eta berrikuntzen informazioa.
Informazioa: Dantza dokumentazio fondoa martxan da Eresbilen (2011)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Gipuzkoako Dantzagunea
Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.
Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea.
Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.
Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:
1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.
2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.
3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.
4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.
5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...