Dokumentuaren akzioak
Marka pertsonala lantzeko tailerra dantzako profesionalentzat
Utzi arrastoa oin-puntetan dantzan
Dantzagunean marka pertsonala lantzeko tailer bat antolatu dugu, heldu den abenduaren 19an. Tailerra dantzariei eta dantzaren munduan aritzen direnei zuzenduta dago. Mercedes Corretge kazetari, diseinatzaile eta ilustratzailea izango da irakaslea.
Jardueren testuingurua
Gaur egungo lan-egoera konpetitiboan eta aldakorrean, formazioa eta esperientzia gauza bera dira eta profesionalak homogeneotzeko joera dago. Beraz, desberdintzen eta definitzen gaituzten balioak bilatzea eta komunikatzea ezinbestekoa da. Horixe da, hain zuzen ere, marka pertsonalaren kontzeptuaren esentzia. Marka pertsonala gure balio erantsia da, lehiarako gure abantaila, gainerakoek gugan ikusten duten ezaugarri nagusia, besteengandik bereizten gaituena.
Guztiok mezu bat igortzen dugu. Batzuk ez dira horretaz jabetzen; beste batzuk erabat, eta badakite egoera kudeatzean. Horretan datza brandin pertsonalaren gakoa: kontzienteki kudeatzea pertsonengan sortu nahi ditugun oroimenak eta itxaropenak.
Hastapen-tailerreko edukiak
- Brandin Pertsonalaren prozesua ulertzea.
- Marka pertsonalak posizionamendu profesionalean duen eragina ezagutzea.
- Dantzako profesionalen esparruan duen funztionaltasuna ulertzea.
- Marka propioa garatzeko prozesua.
- Marketin pertsonalaren oinarriak ulertzea.
Tailerra teoriko-praktikoa da.
- Marka pertsonalaren kontzeptura hurbiltzea. Konposizioa eta egitura.
- Marka propioa dantzaren sektoreko lan eta profesio-esparruetan kokatzea.
- Marka propioa garatzeko prozesua (Iceberg eta ADN metodologiak).
- Marketin-baliabideak eta tresnak, kultur marketineko jokabidean eragiteko.
- Marketin pertsonalerako estrategia: marka propioa bistaratzeko gako batzuk.
- Storytelling teknika.
Eduki praktikoak: dinamikak
- Dantzako marka pertsonalei buruzko analisia eta eztabaida. Dantzaren profesioari eta profesionaltasunari buruzko hausnarketa partekatua.
- Auto-ezagutzarako ariketa: AMIA pertsonal bat egitea.
- Marka propioaren zirriborro bat egitea, ikuspegia, misioa eta helburua profesionala lantzearekin batera.
- Posizionamendu profesionalerako mezu bat sortzea, storytelling teknika rehabilita.
Partaide-kopurua: 15 pertsona
Data: abenduaren 19a
Ordutegia: 17:30-20:30 (3 ordu)
Tokia: Dantzagunea
Prezioa: 5€
Hizkuntza: gaztelania
Izen-emateak: Dantzaguneko bulegoan / 943 021 624 / dantzagunea@gipuzkoa.eus
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Gipuzkoako Dantzagunea
Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.
Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea.
Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.
Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:
1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.
2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.
3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.
4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.
5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...