Orain arteko ekarpenak
Sorkuntza-prozesua: "Xilko", Joana Olasagasti
2019/02/11
Joana Olasagastik hainbat sorkuntza-prozesutan hartzen du parte Gipuzkoako Dantzagunean. Bere azken lana ere, Xilko, bertako instalazioetan landu du. Zilbor-hestea metaforatzat hartuta, pertsonok ditugun loturetatik askatzearen bueltan osatu du Joana Olasagastik "Xilko" koreografia. Euskal Herriarekiko edota familiarekiko loturetatik aldentzeko saiakera irudikatzen du. Sustraiek lotzen gaituzte, gure gorputzean, bihotzean edota buruan ditugunak utzi nahi ditugu, baina beraiek gabe ere ezin bizi. Pieza abstraktua osatu du, ez baitu nahi izan barruko guztia argi ateratzerik. Ikusleari bere interpretazioak egiteko bidea eman nahi izan du. Olasagastiren helburua, txarra edo ona, ikusleak zerbait sentitzea da. Sorkuntza-prozesua, "Xilko", Joana Olasagasti. Irudiak: Gipuzkoako Dantzagunea, Joana Olasagasti, Xilko, 2018-11-23.
Miquel Barcelona
2018/11/29
Haatik konpainia udazkenean antolatzen ari den formazio-ikastaroen barruan, Miquel Barcelona artista katalanak ikastaroa eman du Gipuzkoako Dantzagunean. Dantzaria, abeslaria eta antzezlea, azken aldian hiru diziplinak nahastuz ari da lanean. Gorputzak informazioa biltzen duela dio eta gorputzaren mugimenduak metaforak direla. Dantza klaseak adierazteko eta pertsonengana beste modu batean iristeko guneak direla uste du. Dantzagunean eman duen formazioa positibotzat jo du, batez ere hainbat eremu eta alorretako artistak elkartu direlako. Hori aberasgarria izan dela dio, ezberdintasunetatik asko ikasten baita. Gipuzkoako Dantzagunea, Miquel Barcelona, 2018-10.
Ertza: Janeten titia
2018/10/16
Ertza konpainiako kideak "Janeten Titia" ikuskizuneko azken prestakuntzekin ari dira Tolosako Topic aretoan. Asier Zabaleta zuzendariak eta koreografiak azaldu du normala dena edota normaltzat jotzen duguna ezbaian jarri nahi izan zutela azken lan honen bitartez. Ikusleak zirikatu eta hausnarketara bultzatzea da helburua. Hori lortzeko modu bakarra ditugun kontraesanak agerian jartzea omen da. Ikuskizuna urriaren 20an, larunbat honetan, estreinatuko dute Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Ertza, Janeten titia, Tolosa, 2018-10-10.
Gorka eta Nerea Gurrutxaga: Bisonte bat bihotz eriarentzat
2018/10/04
Dantzari gisa elkarlanean Gipuzkoako Dantzagunean hasi ziren lehen aldiz Gorka eta Nerea Gurrutxaga anai-arrebak. Duela urte eta erdi inguru bi asteko egonaldia egin zuten Dantzagunean; Nereak Londresen eta Gorkak Berlinen eta Bruselan ikasitakoak elkartu nahi izan zituzten. Ordura arteko bi dantza ibilbideak elkartzean, elkarrekin zerbait sortu nahi zutela ikusi zuten. Topaketa horretatik sortutako ideiak garatuta, zenbait egonaldiaren ostean, Dantzan Bilaka barruan aurkeztuko dute Bisonte bat bihotz eriarentzat sormen-lana. Gaizka Sarasola Berako idazlearen Urak ttiki dire antzerki-testua txertatu dute euren dantza piezan. Irudiak: Gipuzkoako Dantzagunea. 2018-09-28.
Sortutakoak 12: "J-haO", Amaiur Luluaga
2018/07/16
Eromenaren inguruko hausnarketatik abiatutako proiektua landu dute Claudia Gomez, Montse Alvarez eta Amaiur Luluagak Gipuzkoako Dantzagunean. Luluagaren beraren zuzendaritzapean, Sortutakoak 12 programaren barruan garatu dute "J-haO" lana. Egunerokotasunean normaltzat hartzen ditugun jokabideak eta haietatik aldentzeko nahia eta beldurra irudikatu nahi izan dituzte dantzaren bitartez. Luluagaren azalpenak eta zenbait dantza-irudi jaso dira bideoan. Irudiak: Gipuzkoako Dantzagunea, 2018-06-27.
Beka-deialdia: dantzako ikasketa espezializatuak, Gipuzkoako Foru Aldundia
2018/06/05
