Sortutakoak 6: izen-emateko epea irekita

2014/10/17
Sortutakoak 6: izen-emateko epea irekita

Urriaren 15etik azaroaren 15 arte irekita dago sorkuntza berriak sustatzen dituen Sortutakoak programaren seigarren edizioan izena emateko epea. Dantzaren munduko profesionalez eta adituz osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu Gipuzkoako Dantzagunean egonaldi bat egingo duten bi proiektu.

Sortzaileen lana dibulgatzea eta balioan jartzea da Sortutakoaken oinarrietako bat eta, Dantzaguneko egonaldiarekin batera, sortzaileek bere lan-prozesua eskoletako irakasleei klase irekietan erakusteko eta bere lana aurkezteko aukera izango dute, 2015eko udaberrian egingo den ekitaldi batean.

Sortutakoaken izena emateko, Dantzaguneko orri honetan atxikita dagoen eskaera-orria bete behar da eta dantzagunea@gipuzkoa.net helbidera bidali, azaroaren 15a baino lehen. Bi proiektu irabazleen izena abenduaren 15ean jakinaraziko da.

-----------------------------------------------------------

Aurreko Sortutakoak edizioetako irabazleak:

1. Edizioa

  • Anakrusa: Tempus-i
  • Sara Paniagua: Canción laverinto

2. Edizioa

  • Andrea Quintana: Garabato
  • Italo Panfichi: Todas las sangres
  • Beatriz Churruca Echeverria: Agertu artean

3. Edizioa

  • Iker Arrue: Le Pére
  • Vicente Arlandais - Compañía Losquequedan: Sin título

4. Edizioa

  • Eneritz Zeberio: On
  • Lasala - Judith Argomaniz: Hooked (still)

5. Edizioa

  • Laila Tafur: Susobras
  • Igor Urzelai: Can´t