Jose Lainezi buruzko erakusketa aurkeztuko da Ikerketa Dantzan kongresuan

2014/11/13
Jose Lainezi buruzko erakusketa aurkeztuko da Ikerketa Dantzan kongresuan

Bihar, azaroak 14, abiatuko da Bilbon Ikerketa Dantza kongresua, eta bertan, Gipuzkoako Dantzaguneak ,  Huarteko  Udala rekin eta proiektuaren sustatzailea den  Las Negras  produkzio-etxea rekin batera, Jose Lainezi buruzko Ez dantzatzeko koreografiak erakusketaren aurrerapena aurkeztu...


Bihar, azaroak 14, abiatuko da Bilbon Ikerketa Dantza kongresua, eta bertan, Gipuzkoako DantzaguneakHuarteko Udalarekin eta proiektuaren sustatzailea den Las Negras produkzio-etxearekin batera, Jose Lainezi buruzko Ez dantzatzeko koreografiak erakusketaren aurrerapena aurkeztuko du. Aitzindari baten lana biltzen du Ez dantzatzeko koreografiak erakusketak. 1968an Amsterdametik itzuli eta Anexa eta Yauzkari konpainiekin dantza garaikidearen lehen urratsak eman zituen Jose Lainez-ek Euskal Herrian. 

Jose Lainez koreografoaren sormen-prozesu bati buruzko esperientzia eta 40 urtetan egindako lanaren atzera begirakoa da erakusketa, eta aldi berean dantza-pieza bat da, non erakusketa espazioa eszenografia bihurtzen den, objetuak atrezzo, dantzariak ikusle eta publikoa piezaren parte bilakatzen diren. Azaroaren 14tik 16ra Bilbon egingo den Ikerketa Dantzan kongresuan egingo da erakusketaren aurrerapena, eta Bilbon, Bizkaia Aretoa, Euskal Herriko Unibertsitatearen Paraninfoan ikusi ahal izango da.