Irekita dago Gabonetako ikastaroetan izen-emateko epea

2014/11/20
Irekita dago Gabonetako ikastaroetan izen-emateko epea

Irekita dago Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak urtero Gabonetako oporretan antolatzen dituen ikastaroetan izen-emateko epea. Abenduaren 26tik 30era egingo dira aurtengo ikastaroak eta, hiru ikastarotan, dantza klasikoa, garaikidea eta flamenkoa landu ahal izango dituzte ikasleek. Izen-emateko azken eguna abenduaren 7a da, eta ikastaro bakoitzeko toki-kopurua mugatua da. 

Ibilbide luzeko eta zabaleko hiru irakasle ariko dira aurtengoan ere ikastaroak ematen: Uxua Bonafonte (klasikoa), Laly Ayguadé (garaikidea), eta Kelián Jiménez (flamenkoa). Maila guztietako ikasleentzat prestatu dituzte klaseak, eta horren arabera, hiru ordutegi daude: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua.

Izen-ematea Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartearen webguneko orri honetan egin behar da, eta ordain-agiriak ondorengo helbidera bidali behar dira:

Ikastaroei buruzko informazio osoa eta diru-sarrera egiteko banku-zenbakia Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko orri honetan daude.

Ordutegia, abenduaren 26tik 30era

Dantza Klasikoa: Uxua Bonafonte (Pianista: Alberto Sagardia)
09:00 – 10:30 Oinarrizkoa
10:45 – 12:15 Ertaina
12:30 – 14:00 Aurreratua

Dantza garaikidea: Lali Ayguadé
15:00 – 16:30 Ertaina
16:45 – 18:15 Aurreratua

Dantza flamenkoa: Kelián Jiménez
18:30 – 20:00 Oinarrizkoa
20:00 – 21:30 Ertaina

Prezioak
Bazkideak (Elkarteko bazkideen ikasleak)
Diziplina 1: 50 €
2 Diziplina : 88 €
3 Diziplina : 120 €
4 Diziplina : 145 €

Bazkide ez dena
Diziplina 1: 74 €
2 Diziplina : 106 €
3 Diziplina : 138 €
4 Diziplina : 173 €
Klase bakarra: 15€

Informazioa: Gabonetako Dantza Ikastaroak 2014 (Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea)