Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gipuzkoako Dantzagunea Huheziko ikasleen bisita Dantzagunean

Dokumentuaren akzioak

Huheziko ikasleen bisita Dantzagunean

2014/11/26 16:15
Huheziko ikasleen bisita Dantzagunean

Dantzaz Konpainiako dantzariak Huheziko ikasleei erakusten

Atzo goizean Huheziko Hezkuntza Graduko ikasleak Dantzagunera etorri ziren. Dantzaren munduan lanean aritzen diren hainbat langilerekin egoteko aukera izan zuten, haien lana gertutik ezagutzeko, eta dantza-produkzioak prestatzeko egunerokoaren errealitatea zein den ikusteko.

Dantzagunea_Huhezi_Igor_Calonge_2014_11_25
Huheziko ikasleek Dantzagunera egindako bisita. Igor Calonge eta Beñat Urretabizkaia, Cielo Raso konpainia. 2014-11-25

Dantzaguneko bulegoetan izan ziren lehenik eta behin, zentroaren kudeaketa eta komunikazioa nola egiten diren ezagutzen. Segidan, aretoz areto, Dantzagunean ohikoak diren jarduerak ikusi zituzten. Dantzaguneko konpainia egoiliarra den Dantzaz Konpainiaren entsegua ikusi zuten lehenik eta ondoren dantzariekin hizketaldia egin zuten. Hala dantzan, nola irakaskuntzan, etorkizun hurbilean profesionalki ariko diren gazteen arteko iritzi-trukaketa interesgarria izan zen, eta balio izan zuen, besteak beste, guztiek dituzten erronkak eta kezkak partekatzeko. 

Beren ibilbidea egiten eta sendotzen ari diren bi koreograforekin egoteko aukera ere izan zuten. Igor Calongek eta Izaskun Lapazak, hurrenez hurren, azaldu zuten sormen-lan baten prozesuaren faseak nola gauzatzen diren areto batean sartuta, ordu luzeetako lanean. Huheziko ikasle-taldearen buruan etorri da Eneko Balerdi, irakaslea izateaz gain, dantzaria dena. Besteak beste, nabarmendu zuen dantzaren alor asko bateratzen dituen gune bat izatearen garrantzia.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Gipuzkoako Dantzagunea

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.

Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea. 

Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.

2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.

4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.

5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...